Mel Powell | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bronx, 1923ko otsailaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Sherman Oaks, 1998ko apirilaren 24a (75 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Martha Scott 1998) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea DeWitt Clinton High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Paul Hindemith |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea eta jazz musikaria |
Enplegatzailea(k) | Queens College (en) ![]() California Institute of the Arts (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | pianoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Mel Powell (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1923 – 1998) musikaria izan zen, musikagilea, piano-jotzailea eta musika-irakaslea. 1990eko Pulitzer saria irabazi zuen Duplicates bi piano eta orkestrarentzako kontzertuko musikarengatik. Bere konposizioetako askotan hamabi tonuko teknika modernoak erabiltzen zituen. Halaber, musika elektronikoko aitzindarietako bat izan zen. Powellen konposizio nagusiak Filigree Setting (1959) eta Haiku Setting (1960) dira, lau hari-tresnatarakoa aurrenekoa, eta ahots eta pianorako bigarrena.
Piano-jotzaile eta musika-moldatzaile gisa hasi zuen bere musika karrera, Benny Goodmanen orkestran, 1942tik 1944ra bitartean. Gero, aire-armadako Gleen Miller Army Air Force Banden jo zuen. 1940ko hamarraldiaren bukaeran, jazz-jotzaile onenetako bat zen. Dena dela, jazz-ikasketak alde batera utzita, musika klasikoko ikasketak egin zituen (1952), Yale Unibertsitatean, Paul Hindemith musikagilea irakasle zuela. 1950eko hamarraldiaren erdialdean eskolak eman zituen Mannes Collegen, New Yorkeko unibertsitate-hirian. Yalera itzulita, eskolak eman zituen 1957tik 1969ra; gero konposizio-fakultateko zuzendari izan zen, bai eta Estatu Batuetako musika elektronikoko lehen estudioetako batekoa ere. 1969an eskolak ematen hasi zen Kaliforniako Arte Institutuko musika-eskolan, eta eskolako dekanoa izan zen 1970eko hamarraldian.