Mianne Bagger | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kopenhage, 1966ko abenduaren 25a (58 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | golf-jokalaria |
miannegolf.com | |
![]() ![]() ![]() |
Mianne Bagger (Kopenhage, Danimarka, 1966ko abenduaren 25a) daniar golflari profesionala da. 2003an golflari profesionala bihurtu zen. 2004an Emakumezkoen Australiako Irekian parte hartu zuen, golf-txapelketa profesional batean inoiz jokatu zuen lehenengo emakume transexuala bilakatuz. Gainera, 2004an ere Ladies European Tourrerako sailkatu zen lehen emakume transexuala izan zen.
Kopenhagen jaioa 1966. urtean, zortzi urterekin hasi zen golfean. 1979an Australiara joan zen bizitzera familiarekin. 1992an hormonak ordezteko terapiarekin hasi zen eta 1995ean sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten. 1998an golfean aritzeari ekin zion berriro amateurretan eta 2003an profesonaletara igaro zen.