Michael Scot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eskozia, 1175 |
Herrialdea | Eskozia |
Heriotza | 1235 (59/60 urte) |
Hobiratze lekua | Melrose abadia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea Durham School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, matematikaria, filosofoa, astrologoa, medikua, aztia eta idazlea |
Izengoitia(k) | Theobaldus Anguilbertus |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Michael Scot (gaztelaniaz: Miguel Escoto ; Eskozia, c. 1175 - c. 1232) Erdi Aroko filosofo, mediku, alkimista eta astrologo ospetsua izan zen.
Bere biografian hutsune handiak daude. Jaiotze data zehatza ez da ezagutzen eta abizenak jatorria adierazten zuen edo benetakoa zen. Bere ikasketen inguruko informazioa ere ez dago nahiz eta ikusi oso handia zela zeren eta Magister Michael Scotus bezala ezagutzen baitzitzaion. Agian unibertsitate baten batean aritu zen lanean. Ezagutzen diren datuak, bestetik, bere osabarekin bizi izan zela eta honek ikastera kanpoko unibertsitatera bidali zuela zeren eta Eskozian ez baitzeuden. 1220 inguruan Toledon zen, gero Toledoko Itzultzaileen Eskola bezala ezagutuko zen giroan. Han lan garrantzitsuak latinera itzuli zituen: Aristotelesen Historia animalium, De partibus animalium eta De generatione animalium. 1224tuk 1227ra Honorio III.a eta Gregorio IX.a Aita Santuen zerbitzuan ibili zen. 1224ko maiatzaren 31an Irlandako Cashelgo apezpikua izendatu zuten. 1227 ondoren astrologo eta itzultzailea bezala Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorearen zerbitzura jarri zen. 1227an Leonardo Pisanoren Liber Abaci ospetsuan berari eskainitako eskaintza agertu zen. Testu batean, bestetik, Scotek ortzadar anizkunari buruzko azalpenak ematen ditu; fenomeno hau fisika garaikideak ulertu eta datu horretatik ikerlari batzuek pentsatzen dute Scotek agian tuareg herriarekin kontaktua izan zuela.[1]
1232 urtearen inguruan hil zen, ziur aski oraindik enperadorearen zerbitzuan zegoenean.