Mildred Cohn (New York, 1913ko uztailaren 12a – Filadelfia, 2009ko urriaren 12a), estatubatuar biokimikaria izan zen.
Animalia-zelulen barneko erreakzio kimikoak aztertuz, prozesu biokimikoen ulermena sustatu zuen.
Erreakzio entzimatikoak ulertzeko erresonantzia magnetiko nuklearra erabiltzen zuen lehenengoetarikoa izan zen.
1982an, Zientziaren Domina nazionala jaso zuen.
Gurasoak, Isidore Cohn eta Bertha Klein Cohn, juduak ziren. 1907an, Errusiatik Estau Batuetara emigratu zuten.
13 urte zituenean, Heim Gesellschaftera joan ziren bizitzera, eta bertan hezkuntza, arteak, justizia soziala eta yidis kulturaren babesa nabarmendu zituen.
Henry Primakoff fisikariarekin ezkonduta egon zen 1938tik 1983an hil zen arte.
Hiru seme-alaba izan zituen.
14 urterekin bigarren hezkuntzako eskola bukatu zuen. Hunter College eskolara joan zen (emakumezkoentzat soilik), eta 1931n jaso zuen lizentziatura cum laude batekin.
Columbiako Unibertsitatean urte bakar bat ordaintzea lortu zuen, baina ez zen ordain-laguntzarako hautagaia izan, emakumea zelako. Bere aitaren langabeziagatik, 1932an Columbiako Unibertsitatean kimika master bat egiteko adina aurreztu zuen.[1]
1932an bere masterra jaso ondoren, Aeronautikako Batzorde Kontseilari Nazionalerako lan egin zuen bi urtez. 70 langileen artean, bera emakume bakarra zen.
Ondoren, Columbiako Unibertsitatera itzuli zen eta Harold Ureyrekin ikasi zuen.
Ureyren gomendioarekin, Vincent du Vigneaude laborategian ikertzaile moduan ibili zen.
Sufrea duten konposatuen metabolismoa aztertzeko trazadore isotopikoen erabileran aitzindaria izan zen.
1946an, ikertzaile postu bat lortu zuen, Carl eta Gerty Corirekin bere biokimikako laborategian, Unibertsitateko medikuntza eskolan. Erresonantzia magnetiko nuklearra erabili zuen fosforoa eta adenosin trifosfatoa batzean gertatzen den erreakzioa ikertzeko. Horrekin, biokimikari buruzko informazio esanguratsua lortu zuen.
Oxigeno-erradioisotopoak erabiltzean, Cohnek fosforilazioa eta ura elektroien garraio-katearen parte direla aurkitu zuen.
1958an, ikertzailea izateari utzi zion eta irakasle bihuru zen. 1960an, bere zenarrarekin batera, Pensilvaniako unibertsitatean lan egiten hasi zen. Biofisikako eta Fisika Biokimikoko irakasle izendatu zuten.
1964an, “Estatu Batuetako Bihotzaren Elkartearen Ibilbidearen” Saria jaso zuen lehen emakumea izan zen.
1971ean, Zientzien Akademia Nazionaleko kide hautatu zuten. 1982an, Benjamin Rush Fakultatetik Kimika Fisiologikoko irakasle emeritu gisa erretiratu zen.