Miltiadis Tentoglou | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2022) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Tesalonika, 1998ko martxoaren 18a (26 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Grezia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | greziera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | luzera-jauzilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 75 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 185 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Miltiadis Tentoglou (grezieraz: Μιλτιάδης Τεντόγλου, Grevena, 1998ko martxoaren 18a) greziar atleta da, luzera jauzian espezializatua[1]. Txapeldun olinpikoa izan zen Tokio 2020an eta Paris 2024an.
2015. urtean hasi zen nazioartean lehiatzen eta 2016. urtean Munduko gazte mailako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen Polonian. 2017an Europako 20 urtez azpiko txapelketan urrezkoa lortu zuen. 2018an Europako txapelduna izan zen[2] eta 2019an eta 2021ean Indoor txapelketetan ere urrezko dominak lortu zituen.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan Juan Miguel Echevarría kubatarra zen faborito argia eta lehiaketan 8'41 metrotako jauzia egina zuen. Miltiadis Tentoglouk azken jauzia egin eta berdindu egin zuen, 8'41m hark ere. Berdinketa hausteko bigarren jauzi luzeena hartu zen kontutan eta greziarrak 8'15m-koa zuen eta kubatarrak 8'09m-koa[3].
Hurrengo urteetan dominatzaile nagusia izan da, 2022ko eta 2024ko Munduko txapelketak irabaziz eta 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan berriz ere urrezko domina eskuratuz.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Tokio 2020 | luzera jauzia | 8'41m | |
Paris 2024 | luzera jauzia | 8'48m | |
Munduko txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Bydgoszcz 2016 (gazte mailakoa) | luzera jauzia | 8'30m | |
Belgrado 2022 (Indoor) | luzera jauzia | 8'32m | |
Eugene 2022 | luzera jauzia | 8'32m | |
Budapest 2023 | luzera jauzia | 8'34m | |
Glasgow 2024 (Indoor) | luzera jauzia | 8'22m | |
Europako txapelketak | |||
Txapelketa | Domina | Kategoria | Marka |
Berlin 2018 | luzera jauzia | 8'25m | |
Glasgow 2019 (Indoor) | luzera jauzia | 8'38m | |
Gävle 2019 (23 urtez azpikoa) | luzera jauzia | 8'32m | |
Toruń 2021 (Indoor) | luzera jauzia | 8'35m | |
Istanbul 2023 (Indoor) | luzera jauzia | 8'30m | |
Erroma 2024 | luzera jauzia | 8'65m |