Minamoto no Yoshitsune | |||||
---|---|---|---|---|---|
1184 -
1184 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | 牛若丸 | ||||
Jaiotza | Heian-kyo, 1159 | ||||
Herrialdea | Japonia | ||||
Heriotza | Takadachi Gikeidō (en) , 1189ko ekainaren 15a (29/30 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Hanganmori (en) Shirahata Shrine (en) | ||||
Heriotza modua | suizidioa: sastakatzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Minamoto no Yoshitomo | ||||
Ama | Tokiwa Gozen | ||||
Ezkontidea(k) | Sato Gozen (en) Shizuka Gozen (en) Q109336463 | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Kawachi Genji (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | japoniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | Samuraia, bushi (en) eta militarra | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | Shogun | ||||
Parte hartutako gatazkak | Genpei Gerra Battle of Kawajiri (en) Battle of Koromo River (en) | ||||
Minamoto no Yoshitsune (japonieraz: 源 義経 , 1159 – 1189ko ekainaren 15a) Heian aroaren azken urteetan eta Kamakura aroaren hasieran bizi izan zen Japoniako Minamoto klaneko jeneral bat izan zen. Japoniako historian dagoen samurairik nabarmenetako bat da Minamoto klanaren barnean klan honek aurreko hiru urteetan izan zituen porrotei buelta ematen eta garai horretara arte nagusi zen Taira klana soilik urte betean Genpei Gerretan 1185ean garaitzeagatik funtsezko pertsona izan baitzen.
Garaipen honekin, Minamototarrek Japoniako klan nagusi bezala zuten boterea sendotu zuten, eta Yoshitsuneren anaia nagusi bat zen Minamoto no Yoritomok urte horretan bertan Kamakura shogunerria sortu zuen, herrialdeko lehen shogunerria abiarazi zuena, boterea nobleetatik gerlarietara pasatuz, eta hurrengo 700 urteetan agintari zeremonial eta erlijioso soila izango zen Japoniako enperadorearen arerio izango zen ordezko botere bihurtuz.
Hala ere, Yoritomo bera izango zen bere anaiaren aurka joango zena hurrengo lau urteetan, berau 30 urte zituela tragikoki hilez. Yoshitsuneren historia gertaera historikoen eta japoniar folklorearekin zerikusi gehiago duten gertaeren artean bilduta dago. Bere bizitza garai hartako idazlan klasiko eta tradizionaletan kontatzen da, Heike Monogatari kasu, baita askoz berriagoak diren anime, manga, bideo-joko eta filmetan ere.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minamoto no Yoshitsune |