Mitikile-Larrori-Mendibile | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Moncayolle-Larrory-Mendibieu |
Auzapeza | Jean-Louis Salaberri (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64391 |
Herritarra | mitikiltar-larroritar-mendibiltar |
Geografia | |
Azalera | 16.27 |
Garaiera | 171 - 363 |
Demografia | |
Biztanleria | 309 (2018: ![]() |
Dentsitatea | 20,77 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 26,72 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 52,29 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 75,57 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 1,48 (2011) |
Langabezia[1] | % 3,17 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 65,01 (2010) |
Erabilera | % 33,74 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1842. urtea |
Mitikile-Larrori-Mendibile ([mitikile laroɾi menðiβile]) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa.
Uhaitzandira zein Oloroeko ibaira isurtzen diren zenbait erreka igarotzen dira udalerritik, tartean Laxubi.
Iparralde eta ipar-ekialdean, udalerriak muga egiten du Bearnorekin: Gurs herriarekin, besteak beste.
Mitikile, Larrori eta Mendibile herriak 1842ko abuztuaren 5ean batu ziren udalerri bakarra osatzeko.
Hiru herriek 1842an bat egin zutenean, udalerri berriak ia 1.000 biztanle zituen. Hala ere, ordutik beheranzko joera nabarmena izan zuen ia bi mendez, eta XXI. mendearen hasieran 350 biztanle baino gutxiago zituen.
Mitikile-Larrori-Mendibileko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |