Mohamed Khalil Jendoubi | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tebourba (en) , 2002ko ekainaren 1a (22 urte) |
Herrialdea | Tunisia |
Jarduerak | |
Jarduerak | taekwondolaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 182 zentimetro |
Mohamed Khalil Jendoubi (arabieraz: محمد خليل الجندوبي; 2002ko ekainaren 1a) Tunisiako taekwondolaria da. Tokion (Japonia) ospatutako 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tunisia ordezkatuz, gizonezkoen 58 kiloko taekwondo proban zilarra irabazi zuen.[1][2][3]
2018an, brontzezko domina irabazi zuen mutilaren 48 kiloko proban, Buenos Airesen, Argentinan, ospatutako 2018ko Udako Gazte Olinpiar Jokoetan.
2019an, gizonezkoen pisu-fineko proban (54 kg) parte hartu zuen Manchesterko (Erresuma Batua) 2019ko Munduko Taekwondo Txapelketan. Urte berean, Tunisia ordezkatu zuen Rabaten (Maroko) ospatutako 2019ko Afrikako Jokoetan, eta urrezko domina irabazi zuen gizonezkoen 54 kiloko proban[4] 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2020 | Tokio Japonia | 58 kg | |
2024 | Paris Frantzia | 58 kg | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2022 | Guadalajara Mexiko | 58 kg | |
Afrikako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2019 | Rabat Maroko | 54 kg | |
2023 | Akkra Ghana | 63 kg | |
Afrikako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2021 | Dakar Senegal | 58 kg | |
2022 | Kigali Ruanda | 58 kg | |
2023 | Abidjan Boli Kosta | 63 kg |