Morgan Russell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1886ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Filadelfia, 1953ko maiatzaren 29a (67 urte) |
Heriotza modua | : gaixotasun zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Art Students League of New York (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, artista eta marrazkilaria |
Mugimendua | Synchromism (en) |
Morgan Russell (New York, AEB, 1886ko urtarrilaren 25a - Filadelfia, AEB, 1953ko maiatzaren 29a) Estatu Batuetako margolaria izan zen. Frantzian bizi izan zen 1909-1946 urteetan eta Cézanne, Delaunay eta Kupka margolariek landu zuten inpresionismoa ezagutu zuen. Sinkronismo izeneko estiloa sortu zuen 1912-1913 urteetan Stanton Macdonald-Wright pintorearekin batera: Synchromy to form: orange (1914). 1916. urtetik aurrera erlijio gaietan oinarritutako koadroak pintatu zituen.