Artikulu hau Arangurengo herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mutiloa ».
Mutiloagoiti Aranguren udalerriko kontzejua zen. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 2.821 biztanle zituen. 2010eko ekainaren 4an udalaren erabaki baten ondorioz, Mutiloagoiti, Mutiloabeitirekin batu zen, Mutiloa kontzeju berria osatuz.
Mutiloagoiti Arangurengo udalerriaren iparraldean dago, Iruñerriko gune metropolitarraren hegoaldean, eta hiriko PA-30 ingurabide autobidearen mendebaldean. Kontzejuak Mendillorrirekin egiten du muga iparraldean, eta Mutiloabeitirekin hegoaldean.
Mutiloabeitin gertatu ez bezala, Mutiloagoitiko herri zaharraren arrasto gutxi mantendu dira, eta kontzejuko eraikin gehienak berriak dira. Orokorrean dentsitate txikiko eraikuntzak dira nagusi. Etxebizitzez gain, Mutiloagoitin industrialde txiki bat dago, autobidearen ondoan 2000ko hamarkadatik aurrera garaturikoa.
Mutiloabeiti eta Mutiloagoiti bitartean ehundaka etxebizitza berri eraikitzea aurrikusten da ("Mutiloabitarte" izeneko proiektuaren bidez), eta azkenik bi kontzejuak elkarturik geratu ziren.
San Saturnino parrokia, Erdi Aroan eraiki zela uste den harrizko eraikina da. Dena den, elizaren gaur egungo egitura XVI. mende eta XVII. mendeen artean eginiko birmoldaketa sakonaren ondorio da.
Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 3 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Mutiloagoiti
Eguneko Zerbitzua
17 Berriozar ↔
Mutiloa
BERRIOZAR Abelbide Erreala /10 • Abelbide Erreala/Buztin
BERRIOBEITI (Artiberri) Maria Viscarret/Maiatzako Amak • Maria Viscarret/Ventura Rodriguez
IRUÑA (Buztintxuri) Dona Grazia/Saenz de Oiza • Gipuzkoa/Buztintxuri
IRUÑA (Arrotxapea) Gipuzkoa/Lauhaize • Biurdana/Kosterapea
IRUÑA (Alde Zaharra) Takonera (Basotxoa)
IRUÑA (1. Zabalgunea) Moret Aita (Baluarte)
IRUÑA (2. Zabalgunea) Bianako Printzea 2 • Merindadeen 3 • Amaia 22 • Agoitz (TVE)
IRUÑA (Lezkairu) Ioan Paulo II/Katalunia • Ioan Paulo II/Adela Bazo
ARANGUREN (Mutiloa) Aranguren 3 • Anaitasuna/Elobide • Anaitasuna 3 • Anaitasuna/Kapana
ARANGUREN (Mutiloa) Anaitasuna/Kapana • EHG • Aranguren 13
IRUÑA (Lezkairu) Ioan Paulo II/Adela Bazo • Ioan Paulo II/Manuel Lopez
IRUÑA (2. Zabalgunea) Agoitz (Osasunetxea) • Paulino Caballero 39 • Bexe Nafarroa 9
IRUÑA (1. Zabalgunea) Yanguas Miranda/Lizarra
IRUÑA (Alde Zaharra) Takonera (San Lorentzo)
IRUÑA (Arrotxapea) Gipuzkoa/Kosterapea • Gipuzkoa (Dona Grazia) • Gipuzkoa/Lauhaize
IRUÑA (Buztintxuri) Saenz de Oiza/Gipuzkoa • Dona Grazia/Saenz de Oiza
BERRIOBEITI (Artiberri) Maria Viscarret /22 • Maria Viscarret /2
BERRIOZAR Abelbide Erreala/Errota • Abelbide Erreala /10
22 Merindadeak ↔
Mutiloa
IRUÑA (2. Zabalgunea) Merindadeen 3 • Bexe Nafarroa 34
IRUÑA (Lezkairu) Eguesibar/Teilako Iturria • Eguesibar/Manuel Lopez • Eguesibar 46
ARANGUREN (Mutiloa) Mugartea (Biribilgunea) • Mugartea • Santxiki 131 • Santxiki /131
ARANGUREN (Mutiloa) Santxiki /131 • Mugartea • Mugartea (Biribilgunea)
IRUÑA (Lezkairu) Eguesibar /46 • Eguesibar/Jose Manuel Baena
IRUÑA (2. Zabalgunea) Eguesibar /8 • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 3
Gaueko Zerbitzua
N8 Labriteko Aldapa ↔
Mutiloa
N8 Nafarroako Gorteak →
Mutiloa IRUÑA (Alde Zaharra) Labriteko Aldapa
IRUÑA (2. Zabalgunea) Merindadeen 3 • Amaia 22 • Agoitz (TVE)
IRUÑA (Lezkairu) Ioan Paulo II/Katalunia • Ioan Paulo II/Adela Bazo
ARANGUREN (Mutiloa) Done Saturdi 25 • Eguzki 54 • Ezkibel 18 • Aranguren 3 • Iruña 119 • Iruña 61 • Iruña 7 • Ibaialde /17 • Ibaialde 186 • Ibaialde 187
N8 Mutiloa →
Nafarroako Gorteak ARANGUREN (Mutiloa) Ibaialde 187 • Ibaialde 17 • San Pedro • Kordobila/Mutilnova • Aranguren 13 • Ezkibel /16 • Done Saturdi 6 • Done Saturdi /23
IRUÑA (Lezkairu) Ioan Paulo II/Adela Bazo • Ioan Paulo II/Manuel Lopez
IRUÑA (2. Zabalgunea) Agoitz (Osasunetxea) • Paulino Caballero 39 • Paulino Caballero 15
IRUÑA (Alde Zaharra) Nafarroako Gorteen 3 • Labriteko Aldapa
Mutiloagoitiko jaiak maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen dira, maiatzaren 21aren inguruan betiere.