Mycena acicula | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Mycenaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mycena | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mycena acicula P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Mycena acicula Mycenaceae familiako onddo espezie bat da. Haragi urria eta mamirik gabea. Espezie honek tamaina txikia du, kolore gorri-horixka eta landare hondakinetan ateratzen da
Kapela: 0,5 eta 1 cm arteko diametrokoa, ertz ildaskatua. Kolore hori laranja bizi ederrekoa, erdian gorrixka, titi bat nahikoa markatua dute ale helduek.
Orriak: Libreak, zabal, hauskorrak, kolore zuri-horixkakoak.
Orri libreak: Kirtenera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 0,1 x 4-5 cm-koa, bihurria, urre kolore hori ederrekoa.
Haragia: Mehea, hauskorra, usain eta zapore berezirik gabea.[1]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia.
Bere hauskortasuna eta haragi eskasia direla eta, ez du interesik jangarri gisa.
Omphalia fibula delakoarekin, honen kapela ere gorri-laranja da, baina erdian hondoratua eta orri oso dekurrenteekin.
Udan eta udazkenean. Basoetako espeziea da. Sarritan goroldiotan eta adaxka erorien artean.[2]
Asia, Karibe, Amerika, Europa, Ozeania.