Mérimée datu-basea | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1978 |
Izenburua | base Mérimée |
Argitaletxea | Frantziako Kultura Ministerioa |
Honen izena darama | Prosper Mérimée |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | frantsesa |
Deskribapena | |
Honen parte da | Plateforme Ouverte du Patrimoine |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | French Directorate for Architecture and Heritage (en) ![]() Médiathèque du patrimoine et de la photographie (en) ![]() |
pop.culture.gouv.fr… |
Mérimée datu-basea (frantsesez: Base Mérimée, baz meʁime ahoskatua) Frantziako monumentuen ondarearen datu-basea da. Frantziako Kultura Ministerioaren menpe dago, Arkitektura zuzendaritzapean. Izena Prosper Mérimée idazlea gogorarazteko jarri zitzaion zeren eta bere garaian monumentuen ikuskaria izan baitzen. 1978an sortua, 1995tik Interneten bidez ikus daiteke.
2018-2019an, Merimee datu baseari eusten zion Mistral softwarearen zaharkitzearen ondorioz, beste aurkezpen bat proposatu zen, eta horrela sortu zen "Ondarearen Plataforma Ireki" (POP), Kultura Ministerioak gainbegiratzen dituen zortzi atal biltzen dituena: Mérimeaz gain, plataforma horretan Palissy, Memoire , Joconde, Museofile, MNR-Rose Valland eta Enluminures baseak ere badaude. Kultura ministerioaren plataforma horrek, hiru milioi ondare-ohar baino gehiago eskaintzen ditu, artelanak, eraikinak eta argazkiak deskribatuz. POPek aldian-aldian aberasten da, dauden abisuak eguneratuz eta argituz eta notizia berriak emanez. Plataforamn barneratu diren erregistroak, datu baseak edo datu base dokumentalak hauek dira:
Besteak beste, bertan, ondare kulturala, erlijiosoa, nekazaria, militar eta industria arkitekturarena, ehorzte inguruko ondarea biltzen du. Halaber, Frantziako monumentu historikoen zerbitzuak eragindako informazioa biltzen du.
2005ean, 200.000 inguruko fitxa zituen: 147.000 inbentarioan eta 42.000 monumentu historiko sailean.[2]