Nabarniz

Nabarniz
 Bizkaia, Euskal Herria
Nabarnizko Elexalde auzoko Gorritizko Andre Maria.
Nabarnizko bandera

Nabarnizko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBusturialdea
Izen ofiziala Nabarniz
AlkateaJose Antonio Maruri Urizar (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea48312
INE kodea48909
Herritarranabarniztar
Kokapena
Koordenatuak43°19′15″N 2°35′01″W / 43.320833333333°N 2.5836111111111°W / 43.320833333333; -2.5836111111111
Map
Azalera11,75 km²
Distantzia43 km Bilbora
Demografia
Biztanleria269 (2023)
8 (2022)
alt_left 127 (%47,2) (%46,8) 126 alt_right
Dentsitatea0,23 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 2,65
Zahartze tasa[1]% 19,68
Ugalkortasun tasa[1]‰ 65,22
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,67 (2011)
Genero desoreka[1]% 3,57 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 4,84 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 83,84 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 79.17 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1987. urtea
Webguneahttp://www.nabarniz.eus

Nabarniz Bizkaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Busturialdekoa. 255 biztanle zituen 2016. urtean.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarniz itsas mailatik 360 metro gorago dago batez beste. Herriko punturik altuena Iluntzar mendia da (728 m).

Klima ozeanikoa du, Euskal Herriko kostaldetik hurbil dauden herri guztiek dutena. Urteko prezipitazioak 1.300 l/m3 inguru izaten dira, eta tenperatura 12-13 gradu zentigrado batez beste. Inguruko herriak baino altuera handiagoan dagoenez, Nabarnizek hotz eta haizete handiagoak jasaten ditu.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarnizek mugakide ditu Ispaster eta Gizaburuaga ipar-ekialdean, Aulesti hego-ekialdean, Mendata hego-mendebaldean, eta Arratzu eta Kortezubi ipar-mendebaldean.

Herriak sei auzo ditu guztira: Ikazurieta, Intxaurraga, Uribarri-Zabaleta, Elexalde, Merika eta Lekerika.

Nabarnizen bizi izandako lehen biztanleen aztarnak Kristo aurreko 2800. urte ingurukoak dira. Garai hartako giza hezurrak aurkitu dira Ikazurieta auzoan dagoen Ondaro haitzuloan. Horrez gain, bi gune arkeologiko garrantzitsu daude: Ilunzar median dagoenaren inguruan bi proposamen egin dira. Burdin Aroko herri harresitu gisa deskribatu bada ere, erromatar kanpamendu militarra izan daiteke[4]. Bestalde Maruelezako kastroa dago Arrola mendian. Mendi hori toki estrategikoa zen Gernikako itsasadarraren behatokia zelako. Burdin aroaren ostean erromatarrak etorri ziren Euskal Herrira.

Erromatarren inperioaren erorketatik Erdi Arora doazen bost mendeetako argibide gutxi dago. Dena den, X. mendetik aurrera, gaur egungo auzoak eratuz joan ziren, betiere baseliza baten inguruan. Ikazurieta auzoa San Kristobal baselizaren inguruan, Uribarri San Miguel baselizaren inguruan, Merika auzoa San Gregorioren inguruan, Lekerika auzoa Santiagoren inguruan eta Elexalde Andra Maria elizaren inguruan. Nabarnizko ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da betidanik, eta horren oinarri baserria. Baserri bakoitzak bere ortua, abelburuentzako zelaiak eta fruta arbolak ditu. Baserriak bertan bizi zirenei behar zutena eskaintzen zieten unitate buruaskiak ziren.

XX. mendeak aurrera egin ahala, gauzak aldatuz joan ziren. Bizkaiko nekazaritza-herri gehienetan gertatu bezala,landa mundua gainbehera etorri zen industrializazioaren garapena zela eta. Gauzak horrela, baserriak eta herria bera hustuz joan ziren eta herriko biztanle askok Gernikara lehenik eta Bilbora ondoren jo zuten, bizimodu hobearen bila. Biztanleriaren jaitsierak behea jo zuen 2001ean eta ordutik apur bat igo da, baina XX. mende hasierako biztanle kopurutik oso urruti oraindik ere.

1960ko hamarkadan Euskal Herriko hainbat herri txikirekin gertatu bezala, Nabarniz ere, indarrez beste udalerri handiago bati anexionatzera behartu zuten. Horrela, 1964an Nabarniz Gernika-Lumoko auzo bilakatu zen. 1987an, berriz, Gernika inguruko beste hainbat herrik egin bezala, independentzia berreskuratu zuen.

Busturialde eskualdean biztanle gutxien daukan herria da.

Nabarnizko biztanleria

1970 eta 1980ko erroldetan Nabarnizko biztanleria Gernikako biztanleriarekin bat hartzen da, anexioa dela eta.

Nabarnizko Isaac Urtubi[5] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Nabarnizen hitz egiten den euskara bizkaieraren aldaera bat da, tarteko hizkera[6], Busturialdeko euskaran[8][7] kokaturik dagoena.

Udalaren arabera, biztanleen % 98 da euskalduna; Busturialdeko herririk euskaldunena da. 2010an Euskal Herri osoan biztanleen euskara mailari buruz egindako inkestaren arabera, Nabarnizko bizilagunen %83,84 dira euskaldunak, hala ere 2001ean %94,3 ziren euskaldunak. 2011an egindako inkesta baten arabera %63,4ak erabiltzen du euskara.

Nabarnizko alkatea Jose Antonio Maruri Urizar da, Euskal Herria Bildu koaliziokoa.

Nabarnizko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
3 / 5
75 (% 52,82)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
2 / 5
70 (% 49,3)
Datuen iturria: Udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

2011ko udal hauteskundeen emaitzak honakoak izan ziren:

Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 103 4
EAJ 68 1
Aralar 5 0

Honenbestez Bilduk gehiengo osoa du Nabarnizen.

Nabarniz Gernika eta Ereño arteko BI-3242 errepideak zeharkatzen du iparraldetik hegoalderako norabidean.

Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibusen A3526 lineak herria Gernikarekin lotzen du astelehenetik ostiralera, honako ordutegian, 07:35, 14:00 eta 19:30

Lekerika auzoko Santiago baseliza.

Nabarnizek honako egunetan ospatzen ditu bere jaiak:

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarnizen hainbat baseliza eta eliza daude, baina garrantzitsuena Elexalde auzoko Andra Mari eliza da. XV. mendean eraiki zen, aurretik bertan egondako monasterio baten eraikuntzaren gainean.

Marueleza oppiduma, kastroa edo herri gotortua, Nabarniz, Arratzu eta Mendata artean dagoen Arriola mendian dago, eta Ilunzar erromatar kanpalekua, Illunzar mendian.

Nabarniztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Martínez Velasco, Antxoka. (2003/7). «¿A qué etnia y territorio prerromano pertenece el campamento militar romano de Illunzar (Nabarniz-Bizkaia)?» Kobie. Paleoantropologia saila. (Bilbo) 27 ISSN 0214-7971. (Noiz kontsultatua: http://www.bizkaia.eus/fitxategiak/04/ondarea/Kobie/PDF/2/kobie_27_%C2%BFA%20QUE%20ETNIA%20Y%20TERRITORIO%20PRERROMANO%20PERTENECE%20EL%20_8.pdf).
  5. «33 egun itsasontzian eta bat trenean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  6. a b «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  7. a b «Nabarniz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  8. «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa