Naja Marie Aidt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aasiaat (en) , 1963ko abenduaren 24a (60 urte) |
Herrialdea | Danimarka |
Bizilekua | Brooklyn |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eigil Bryld (mul) (2005eko ekainaren 30a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, poeta, idazlea eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Naja Marie Aidt (Aasiaat, 1963ko abenduaren 24) groenlandiar idazlea da.
Gaztetan Danimarkako Gazteria Komunistan ibili zen. Danimarkako idazle-belaunaldi gazteenaren ordezkaria da. Literatura-molde berriak erabiltzeko saioak egin ditu, eleberrian eta hain gogoko duen poesian, batez ere. Beste idazle batzuek baino estilo intimistagoa aukeratu du, eta horrek ia poesia bilakatzerainoko lirikotasuna ematen dio bere prosari. 1991n eta 1992an argitaratu zituen lehenengo bi poesia-liburuak. Hurrengo urtean, prosan estreinatu zen, Ur-zigilua izeneko ipuin-bilduma argitaratuz. Lan horretan, argi eta garbi sumatzen da idazlearen joera lirikoa hain berea duen estilo minimalista horretan, xehetasun txikiei ere —koloreei, esaterako— garrantzi handia ematen baitie. Ipuinen ondoren, beste poesia-liburu bat eta irratirako antzerki-lan bat argitaratu zituen. Bere lanetan, egoera xumeak azaltzen ditu modu errazean deskribaturik, baina arinkerian erori gabe. Emakumeak askatasuna lortua duela eta sexuari jaramonik egin gabe, gizabanakoan jartzen du arreta, gizarteak erdeinatzen dituen haienengan, bereziki.
2008an, Eskandinaviar Batzordearen Literatura Saria eman zioten Bavian eleberriagatik.