Night at the Museum: Secret of the Tomb (euskaraz Gaupasa Museoan: Hilobiaren Sekretua), 2014ko Shawn Levy estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko komedia film bat da. Ben Stiller, Robin Williams, Owen Wilson, Dan Stevens eta Ben Kingsley aktoreek antzeztu zuten.
Filma hau estreinatu baina lau hilabete lehenago Robin Williams zendu zen eta iragarki kartela ala argazki nagusia amaitu zenean berriz Mickey Rooney aktorea.
Night at the Museum (2006) eta Night at the Museum: Battle of the Smithsonian (2009) aurrekariak dauzka.
1938. urtea, Egipto. Arkeologo talde bat, Cecil Fredericks (Dick van Dyke) tartean dela, Ahkmenrah faraioaren hilobi bat indusketa egin eta gailu baliotsu bat topatuko du, taula magikoa.
2014. urtea, New York hiria, Natur Historiaren Amerikar Museoa. Larry Daley (Ben Stiller) gaueko txandako segurtasun zaindaria nahiko nazkatua dago, izan ere, taula magikoa desegiten ari baita eta bere gaueko adiskide guztiak arriskuan daude. Ahkmenrah (Rami Malek) faraoiari jazotakoaz berri eman zaio, baina honek taula magikoaren sekretuari buruz bere aita den Merenkahre (Ben Kingsley) faraoiak bakarrik dakiela aipatuko du eta hura Londres hiriko Britainiar Museoan dago. Hortaz, Larry eta berer seme Nicky (Skyler Gisondo) nerabea Londresera bidaiatu eta Britainiar Museoara joango dira.