Niveen Khashab

Niveen Khashab
Bizitza
JaiotzaBeirut1981eko uztailaren 13a (43 urte)
Herrialdea Libano
Hezkuntza
HeziketaFloridako Unibertsitatea
Beiruteko Amerikar Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Wengang Li (en) Itzuli
Song Li (en) Itzuli
Khachatur Julfakyan (en) Itzuli
Yevhen Fatieiev (en) Itzuli
Mohamed Amen Hammami (en) Itzuli
Kholod O Alamoudi (en) Itzuli
Shahad Alsaiari (en) Itzuli
Haneen Omar (en) Itzuli
Yang Zhang (en) Itzuli
Buthainah Alshankiti (en) Itzuli
Safaa Al-Rehili (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)King Abdullah University of Science and Technology (en) Itzuli
King Abdullah University of Science and Technology (en) Itzuli  (2009ko ekainaren 1a -
Jasotako sariak

Niveen Khashab (Beirut, 1981eko uztailaren 13a ) kimikari libanoarra da. Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2017an, botikak banatzeko material hibrido berritzaileak ikertzeagatik eta zelula barneko jarduera antioxidatzailea monitorizatzeko teknika berriak garatzeagatik[1].

Beiruteko Amerikar Unibertsitatean egin zituen Kimika ikasketak eta Floridako Unibertsitatean doktoratu zen.

Nanomaterial programagarri "adimentsuak" diseinatu, sintetizatu eta erabiltzen ditu, sistemen askapen kontrolatua eta entrega ezaugarriak azpimarratuz. Material sintetiko hauek aplikazio ugari dituzte, hala nola, biologiko biomimetikoak (banaketa, detekzioa eta irudikatzea), industrialak (nanokonposatuak) eta ingurumenekoak (mintzen sintesia).

Khashaben taldeak bereziki bentzenoaren deribatuak banatzen ditu makrozikloak eta kaiolak erabiliz ezagupen molekularraren bidez. Automihiztatzen diren kapsula ugari (SAC, self-assembled capsules) sortu dituzte RNA, DNA eta proteinak garraiatzeko[2]. CRISPR-Cas9-ren kapsulaketan eta banaketan ere zentratu da geneen edizioa hobetzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) SASTA. (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  2. «Smart Hybrid Materials (SHMs) - King Abdullah University of Science and Technology» web.archive.org 2019-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]