Ocean's 11 (euskaraz Oceanen Hamaikak) 1960ko Lewis Milestone estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma bat da, Rat Pack taldeko bost kidek egina.[1] Harry Brown eta Charles Lederer idazleen Ocean's 11 eleberrian oinarritua dago.
2001ean Ocean's Eleven izeneko berregokitzapena egin zuten.
Danny Ocean (Frank Sinatra) espetxetik atera bezain azkar lapurreta handi bat egin behar duela pentsatu du. Bere hiria laga eta Las Vegasera doa, hango kasinoetako bat lapurtzera, hain zuzen ere, bere emazte ohiaren (Angie Dickinson) bikotea (Cesar Romero) zuzendaria den kasinoa. Lapurreta hori gauzatzeko hamar lankide trebez inguratu da. Lapur talde guztiak Oceanen Hamaikak (Ocean's 11) izena hartzen duelarik.