Olga Preobrajenska

Olga Preobrajenska

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1871ko otsailaren 2a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Frantzia
HeriotzaSaint-Mandé1962ko abenduaren 27a (91 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Sainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVaganova Academy of Russian Ballet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
errusiera
Irakaslea(k)Nina Fedorovna Mlodzinskaya (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, ballet dantzaria, musika-irakaslea, ballet teacher (en) Itzuli, dantzaria eta dantza irakaslea
Enplegatzailea(k)Mariinski antzokia

Find a Grave: 8486389 Edit the value on Wikidata

Olga Preobrajenska, jaiotza-izenaz Olga Iosifovna Preobrazhenskaia (San Petersburgo, Errusia, 1871ko otsailaren 2agreg./urtarrilaren 21ajul. - Saint-Mandé, Paristik hurbil, Frantzia, 1962ko abenduaren 27a), errusiar dantzaria izan zen, Frantzian herritartua.

San Petersburgoko Inperioko Eskolan egin zituen ikasketak. 25 urtez egin zuen dantza Mariinsky (egungo Kirov) Antzerki taldearekin, Antzoki Inperialean eta atzerriko antzezlekurik garrantzitsuenetan. San Petersburgoko ballet-eskolan irakasle izan ondoren, Parisen hartu zuen bizilekua (1924), eta dantza-eskola bat zabaldu zuen han.

Ballet klasikoko interpretaririk handienetakoa izan zen, bereziki M. Petiparen koreografia nagusietan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olga Preobrajenska Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]