Omphalotus nidiformis | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Marasmiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Omphalotus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Omphalotus nidiformis O.K.Mill., 1994 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus nidiformis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Omphalotus nidiformis Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da. Hedapen geografikoa Australia hegoaldean eta Tasmanian dago batez ere, nahiz eta 2012an Indiatik aurkitu zen ere. Fruitu-gorputzak (basidiokarpoak) 30 cm inguruko zabalera dute, inbutu edo abaniko formakoak, krema koloreko txapelekin; laranja, marroi, more eta beltz-urdinxka tonuekin. Xafla zuriak edo krematsuak estipean kokatuta daude, 8 cm-ko luzera eta oinarrian moztuta. Onddoa saprotrofoa[1] eta parasitoa da, normalean basidiokarpoak talde gainjarrietan hazten dira hildako edo hiltzen diren hainbat zuhaitzetan.
Kapela: 15 cm arteko diametroa izan ohi dute, baina askoz handiagoak ikus daitezke. Hasieran ganbil samarreko forma, baina heldu ahala oso inbutu itxura hartzen du; gainazala leuna eta lehorra da. Kolore aldaera asko ikusten dira, baina normalean kapelak zuriak edo krema kolorekoak izaten dira erdialderantz tindu moreekin; kolore aldaera bat krema-arrexka da erdian tindu more koloreko oso ilun batekin. Hala ere, gaur egun kolore aldaera guztiak espezie berekoak direla kontsideratzen da.
Orriak: Zuritik zuri-kremara doazen kolorekoak dira eta dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Nahiko alboan izaten du (kapelaren junturaren zentrotik kanpo), lodia eta beherantz estutu egiten da. 15 cm arteko luzera izan ohi dute eta leunak, lehorra eta zuri-krema kolorekoa, baina maiz kolore moreak izaten ditu oinarri aldera.
Haragia: Lodia, biguna eta zuria da.
Propietate argidunak: Perretxiko osoa, baina batez ere orriak, zuri berdexka distira egiten dute gauez.[2]
Etimologia: Omphalotus grekotik dator eta bi hitzen konbinazio bat da, "omphalos" = zilborra eta "otos Tus" = belarria. Nidiformis epitetoa latinetik dator, habia, esan nahi duen, "nidus" hitzetik. Habiaren itxura duelako.
Ez du interes gastronomikorik.
Beti egurrean aurkitzen da, nahiz eta batzuetan egurra lurperatuta egon. Zuhaitza oraindik bizirik egon daiteke onddoak zurgiharrari erasotzen dion bitartean edo onddoa ager daiteke motzondo zaharren oinarrian edo talde handietan basoetan eroritako enborretan. Oso erakustaldi ikusgarriak ikus daitezke oraindik zutik dagoen zuhaitz hil baten alboetan ilaratan ateratzen direnean. Baso tropikaletan ateratzen da, eukalipto basoetan eta Nothofagus (pagadi) basoetan.
Australia.[3]