Orphan (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Orphan |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, thrillerra, misteriozko zinema eta film dramatikoa |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Toronto, Montreal eta Ontario |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jaume Collet-Serra |
Gidoigilea(k) | David Leslie Johnson-McGoldrick (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Leonardo DiCaprio Joel Silver Susan Downey |
Konpainia ekoizlea | Dark Castle Entertainment (en) Appian Way Productions (en) |
Edizioa | Tim Alverson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Ottman |
Argazki-zuzendaria | Jeff Cutter (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Connecticut |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
orphan-movie.warnerbros.com | |
Orphan (euskaraz Umezurtza) 2009ko Jaume Collet-Serra kataluniar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Vera Farmiga, Peter Sarsgaard, Isabelle Fuhrman, CCH Pounder eta Jimmy Bennett aktoreek antzeztu zuten.
Cando Kate (Vera Farmiga) eta John Coleman (Peter Sarsgaard) senar-emazteen haurtxo jaioberria hiltzean sekulako ezusteko eta atsekabe galanta izan dute. Ondorioz, bikotea ere banatzeko arriskuan dago eta Kateren gogoan amesgaiztoak, beldurra eta ezinegona agertuko dira. Senar-emazteek egonkortasuna berreskuratzeko inguruko umezurztegi batera haur bat adoptatzeko asmoz joan dira. Bertan aingeru aurpegia eta zintzo itxura duen Esther (Isabelle Fuhrman) izeneko errusiar neskato batek erakarriko ditu. Baina etxera iristean, eta senar-emazteak nahiz euren seme eta alaba txikiak Estherrekin elkarbizitzen hasten diren unetik aurrera gauza bitxiak gertatzen hasiko dira, Kate denborarekin Estherrek sekretu izugarri bat ezkutatzen duela jabetuko da.