Owari probintzia

Owari, formalki Owari no Kuni (japonieraz 尾張国), Japoniako antzinako probintzia bat zen, gaur egungo Aichi prefekturaren mendebaldeko zatia hartzen zuena. Bere laburdura, Bishu (尾州) da.

Hiriburua Inawaza zen, probintziaren mendebaldean. Sengoku aroko jeneral ospetsunetako bik, Oda Nobunagak eta Toyotomi Hideyoshik, probintzia honetan zuten euren jatorria, eta Odak gaztelu bat zuen Kiyosun.

Tokugawa Ieyasuk Tokugawa shogunerria ezarri zuen bere gaztelua Nagoian ezarriz, eta, bere semeetako bat, Owari Hanaren kargu jarri zuen, Tokugawa shogunerritik kanpo, Tokugawa familiak zuen jabetzarik handiena.

1871n, domeinu feudalen abolizioarekin eta prefekturen ezarpenarekin (Haihan Chiken) Meiji berrezarpenaren ondoren, Owari eta Mikawa probintziak elkartu egin ziren, 1872an, gaur egungo Aichi Prefektura behin betiko ezartzeko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]