Pa Negre (euskaraz: «ogi beltz») 2010. urtean Agustí Villaronga zinema zuzendariak zuzendutako kataluniar filma eta Emili Teixidor idazlearen egokitzapen bat da. Filma lehenbiziko aldiz 2010eko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, 2011ko hainbat Gaudi Sari eta Goya Sari irabazi eta 2012ko Filma Atzerritar Onenaren Oscar Sarietarako izendatu zutelarik.
Espainiako Gerra Zibila ondoreneko baserri giroko Kataluniako urte latzetan girotuta dago. Andreu, alde galtzaileko ume bat da, honek basoan gizon bat eta bere semearen gorpuak topatzen dituelarik. Agintaritzak heriotzak Andreuren aitari leporatu nahi dizkio, baina Andreuk laguntzeko asmoz, heriotza horien benetako arduradunak zein diren ikertzen saiatuko da. Egoera guzti honetan zehar Andreuk gezurrez elikatutako helduen munduari aurre egingo dion borondate moral bat garatuko du. Bizirauteko, bere sustraiak traizionatu eta beregan bizi den munstroa topatzen amaituko du.
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Francesc Colomer | Andreu |
Marina Comas | Núria |
Nora Navas | Florència |
Roger Casamajor | Ferriol |
Lluïsa Castell | Ció |
Mercè Arànega | Manubens andrea |
Marina Gatell | Enriqueta |
Elisa Crehuet | Amona |
Laia Marull | Pauleta |
Eduard Fernández | Maisua |
Sergi López i Ayats | Alkatea |