Paul Le Flem | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marie Paul Achille Auguste Le Flem |
Jaiotza | Radon, 1881eko martxoaren 18a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Tréguier, 1984ko uztailaren 31 (103 urte) |
Hobiratze lekua | Le Vieux-Marché |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa Parisko Schola Cantorum Pariseko Letren Fakultatea licence (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Charles-Marie Widor |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea, musikologoa, militarra eta musika-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Parisko Schola Cantorum |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Jabadao (en) |
Mugimendua | Seiz Breur (en) |
Genero artistikoa | opera sinfonia musika klasikoa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Paul Le Flem (Radon, Orne, 1881ko martxoaren 18a - Tréguier, Côtes d'Armor, 1984ko uztailaren 31) frantses musikagilea izan zen.
Ikasketa orokorrak Dinan eta Bresten egin zituen, itsas eskolan, hain zuzen. Han, ontzidiko musika-zuzendaria zena izan zuen harmoniako irakasle. Ondoren, Parisa joan zen bizitzera, eta 1899. urtetik aurrera harmoniako ikasketak egin zituen Kontserbatorioan. Errusian izan zen hemezortzi hilabetez (1903-1904), kontrapuntua ikasten. Handik Parisa itzuli zen eta Schola Cantorumen sartu zen; 1921ean, kontrapuntuko irakasle izendatu zuten bertan. 1924an abesbatzako zuzendari izan zen Opera Komikoan, eta hurrengo urtean Saint-Gervaiseko kantariena. Kritikari-lanak egin zituen, bestalde, ComSdia (1922-1937), L'Écho de Paris eta Temps présent aldizkarietan. 1935ean, musika modernoko elkarte bat sortu zuen, La Spirale. 1975. urtean itsu geratu zen eta musika idazteari utzi zion. Le Flemen lan sinfonikoek arrakasta handiena izan zuten: lau sinfoniak (1908, 1958, 1967-1971 eta 1975), Hildakoentzat triptikoa (1912) eta Madarikatua ahots eta orkestrarako obra (1967-1971). Kontzertuei dagokienez, Fantasia piano eta orkestrarako (1911) eta Kontzertua biolinerako (1965) dira aipagarrienak. Bestalde, lan labur ugari idatzi zituen: Sonata biolin eta pianorako (1905), Kintetoa piano eta harietarako (1908-1909) eta pianorako hainbat pieza. Ahotsetarako hainbat melodia-ziklo osatu zituen, Aria ahaztuak (1904) eta hainbat koru, a cappella abesteko.