Pawn Stars | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Pawn Stars |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 19 |
Atalak | 618 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telerrealitatea |
Iraupena | 23 minutu |
Grabazio lekua(k) | Las Vegas |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | The History Channel |
Hasiera-data | 2009ko uztailaren 10a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Las Vegas |
Argumentu nagusia | antique (en) eta pawnbroker (en) |
history.com… | |
|
Pawn Stars (euskaraz: «Bahi-denda», literalki "Izar Bahitzaileak") AEBko Nevada estatuko Las Vegas hirian girotua dagoen bahi-denda batean girotutako saio bat da. 1988an irekitako "Gold & Silver Pawn Shop" ("Urre eta Zilar Bahi-Denda") bahi-dendako egunerokotasuna, bezeroak eta hauek bertara dakartzaten zaharkin nahiz objektu bitxiak ikusgai jartzen ditu.
Richard, 71 urteko izaera ironiko eta ateraldi zorrotzeko adineko gizona, familiako aitona eta bahi-dendaren nagusia da (negozioaren akzioen %51a baitu). Ohituraz, "Zaharra" ("Old Man") ezizenez ezaguna, 38 urte zituela irabazitako ezizena.
Richarden semea eta bere eskuineko eskua, hots, negozioaren bigarren nagusia (gainontzeko akzioen jabea), familiako aita, "Big Hoss" semea duelarik. Izaera jator eta atsegineko gizona da, zaharkinei buruz jakintza handia du eta negozio honetan jaioa da oso. Bere ezizena "tiroaren begiralea" da, nahiz eta maiz "burusoila den gizona" ezizenaz ezagunagoa den. 13 urterekin negozioan lanean hasi eta batxilergoan eskolan ikastetik laga zion, jada asteko bi mila dolar irabazten baizituen.
Ricken semea eta Richarden hiloba da, "Hoss Handi" ("Big Hoss") ezizenez ezaguna, fisikoki gazte lodikote eta handia baita. Corey dendako eguneroko operazioen arduraduna da eta bezeroei objektuak erosten dizkie. Rickek negozioari buruz dakien guztia erakusten ari zaio, etorkizunean dendako nagusia izan dadin. Lanean ari dela sarri bere aita eta aitonatekin desadostasunak izan ohi ditu, bertako inbentarioaren ezagutza eza dela medio. Halere, negozio honertarako trebea dela argi uzten du.
Coreyren haurtzaroko laguna da, eta hura bezala kiloetan soberan dagoen lodikotea; dendan 19 urterekin lanean hasi zen. Chumleek bezeroei harrera egiten die eta bere eginkizun nagusia haiek dakartzaten zaharkin edota tramankuluak frogatzea izan ohi da (orokorrean, su arma zaharkituak). Sarritan gainontzeko lankideen txantxen jomuga da, maiz izaera xaloa eta zintzoa, eta eta ustezko ateraldi "inozo" baina barregarriak izan ohi ditu, hori dela eta "herriko ergeltzat" ere jo ohi dute. Saioa aurrera doan arabera bere ateraldiek ikusle kopurua ikaragarri handituko dute.