Pedro Muguruza | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1946ko maiatzaren 12a - 1949ko maiatzaren 4a Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia
1943ko martxoaren 16a - 1946ko apirilaren 24a Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia
1939ko iraila - 1946ko martxoa - Francisco Prieto Moreno → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Elgoibar, 1893ko martxoaren 25a | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Madril, 1952ko otsailaren 3a (58 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | arkitektoa eta politikaria | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Consejo Nacional de FET y de las JONS (en) |
Pedro Muguruza Otaño (Madril,[1] 1893ko martxoaren 25a - Madril, 1952ko otsailaren 3a) jatorri gipuzkoarreko arkitektoa izan zen, batez ere Francoren diktadura hasieran egindako lanengatik ezaguna.[2] Besteak beste, Valle de los Caídos Francoren proiektua aurrera eraman zuen arkitekto gehiagorekin batera.
Domingo Muguruza Ibarguren ingeniari elgoibartarraren semea, Euskal Herriarekin harreman handia mantendu zuen. Athletic Futbol Klubaren jarraitzaile sutsua, Madrilen arkitektura ikasle zela, Domingo anaiarekin eta beste euskaldunekin batera, Atlético de Madrid taldea sortu zuen[1] eta bost denboraldi eman zituen bertan jokatzen. 1916an bilakatu zen arkitekto.[3]
1931n Muguruzak Antzuolako Etxeandi dorretxeko sarrerako arkua ekarri zuen, haren arbasoekin lotura zuelakoan; Muguruzatarren etxearen sarreran instalatu zuen. 1969an etxea bota zenean, senideek arku hau herriari oparitu zioten eta gordeta egon zen, harik eta 1997an parke batean instalatu zen arte.[1]
Gerra ostean, frankisten aldekoa zenez, hainbat lan eman zizkioten.[3] Espainiako arkitektura-zuzendari orokor izan zen 1939 eta 1946 artean. Gorteetan prokuradorea izan zen. 1946ean Elgoibarko seme kutun izendapena jaso zuen, eta herrian ikastetxe bati eta kale bati bere izena eman zitzaion.[1]