Perfumea |
---|
|
|
Idazlea | Patrick Süskind (1985) |
---|
Argitaratze-data | 1985 |
---|
Jatorrizko izenburua | Das Parfum – Die Geschichte eines Mörders |
---|
Hizkuntza | Alemana |
---|
Herrialdea | Alemania |
---|
OCLC | 14130766 |
---|
|
Izenburua | Perfumea. Hiltzaile baten historia |
---|
Itzultzailea | Miren Arratibel |
---|
Argitaratze-data | 2007 |
---|
Orrialdeak | 320 or. |
---|
ISBN | 978-84-96643-75-8 |
---|
Perfumea. Hiltzaile baten historia (alemanez, Das Parfum, die Geschichte eines Mörder) eleberri bat da, Patrick Süskind idazle alemaniarraren lehena, 1985ean argitaratua. Hasieratik bihurtu zen best-seller eta berrogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da.
Istorioa XVIII. mendeko Frantzian kokatzen da eta Jean-Baptiste Grenouilleren bizitzan datza. Grenouillek gainerako pertsonek baino askoz garatuago dauka usaimena eta zentzumen horren bidez jabetzen da bere inguruan gertatzen denaz. Hala ere, bere gorputzak ez du usainik.
Liburuak 4 atal eta 51 kapitulu ditu:
- Lehen atala: 1. kapitulutik 22. kapituluraino. Grenouille 1738ko uztailean jaio denetik Parisetik alde egiten duen arte (18 urte).
- Bigarren atala: 23. kapitulutik 34. kapituluraino: Grenouille mendian isolatzen da. Isolamendua amaitu eta Montpellierrera joaten da. (7 urte).
- Hirugarren atala: 35. kapitulutik 50. kapituluraino: Grenouille Grassera heltzen da eta hiriko neskarik ederrenak hiltzen ditu (3 urte).
- Laugarren atala: 51. kapitulua: Parisera itzultzen da eta han hil egiten da, 1767ko ekainaren 25ean.
- Jean-Baptiste Grenouille: pertsonaia nagusia, 1738ko uztailean jaioa
- Grenouilleren ama: Jean-Baptiste bere bosgarren seme-alaba da. Exekutatu egiten dute lehenengo lauak hiltzeagatik.
- Jeanne Bussie: Jean-Baptisteren inudea. Horren gorputzak usainik ez daukala sumatzen duen lehenengo pertsona da.
- Aita Terrier: Saint-Merriko komentuko ongintza ekintzak administratzea du ardura. Jean-Baptiste ume maitagarria zela uste zuen hasieran, baina umetxoa bera usaintzen hasten denean, ikaratu eta madame Gaillarden eskuetan uzten du.
- Madame Gaillard: Haurrak hartzen dituen emakumea, haien ostatua ordaintzen badiote. Ez du usaimenik, txikitan, su-makoarekin kolpe bat jo ziolako bere aitak kopetan, sudurra sortzen den tokian. Denboraren poderioz, Jean-Baptiste igarlea dela sinestera heltzen da, eta igarleek hondamena eta heriotza ekartzen dituztela uste duenez, umea Grimal larru-ontzaileari saltzea erabakitzen du.
- Grimal: larru-ontzailea. Grenouillek berarentzat lan egiten du. Jasandako tratua oso gogorra izan arren, Jean-Baptiste berehala betetzen ditu haren aginduak eta edozer jakirekin etsitzen du. Giuseppe Baldinik Grimali ordaintzen dio Jean-Baptiste berarekin eramateko.
- Aranen neskatoa: Grenouillen lehenengo biktima.
- Giuseppe Baldini: Perfumegilea. Grenouille kontratatzen du ikastun gisa. Jean-Baptistek egiten dituen perfumeei esker asko aberasten da eta aintzinean zuen ospea berreskuratzen du. Azkenean, ofiziale izendatzen du Grenouille. Hau alde egitean, bere etxea ibaira amiltzen da.
- Taillade-Espinasse markesa: Bere etxean hartzen du Grenouille menditik alde egitean. Jean-Baptiste bere teoria zientifikoa frogatzeko erabiltzen du. Bere ustez, lurrak fluidum letale delakoa egozten du. Beraz, lurretik gero ta urrunago egon behar da osasuntsu mantentzeko.
- Madame Arnulfi: Alarguna. Bere senarra zenaren perfume etxearen jabea da. Grenouille kontratatzen du bigarren ofiziale gisa.
- Dominique Druot: Madame Arnulfiren lehen ofizialea eta maitalea. Lan osoa Jean-Baptisteren ardurapean uzten du.
- Laure Richis: Neska ilegorri ederra. Bere usaina Grenouilleren ametsen usaina da. Usain hori onarria da perfume bat sortzeko Jean-Baptisteren planetan.
- Antoine Richis: Laureren aita. Grasseko bigarren kontsula eta hiriko aberatsena.
2006an Tom Tykwer alemaniar zuzendariak Das Parfum – Die Geschichte eines Mörders izeneko filmean zinemaratu zuen.