Periko Alonso

Periko Alonso

Bizitza
JaiotzaTolosa1953ko otsailaren 1a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Tolosa Futbol Kluba1972 / 1974
Real Sociedad B1974 / 1977
Real Sociedad1977 / 198215425
Espainiako futbol selekzio nazionala1981 / 198121
Bartzelona Futbol Kluba1982 / 1985524
CE Sabadell1985 / 198810317
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera1,78 metro

FIFA: 45457 UEFA: 76744 Edit the value on Wikidata

Miguel Ángel Alonso Oiarbide edo Periko Alonso (Tolosa, Gipuzkoa, 1953ko otsailaren 1a-) futbolari eta entrenatzaile gipuzkoarra izan da.

Xabi Alonso eta Mikel Alonso jokalarien aita da baita ere.

Jokalariaren ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealean 1977tik 1982ra jokatu zuen. Urrezko urteetan talde gogoangarri haren partaidea izan zen, 1981 eta 1982an Liga bana lortu zuena.

1983an FC Barcelonan jokatzera joan zen eta eurekin Errege Kopa eta Superkopa 1983an eta Liga 1985ean lortu zuen.

1988an amaitu zuen bere ibilbidea jokalari moduan Sabadellen.

Espainiako futbol selekzio nazionalarekin 20 partida jokatu eta gol 1 sartu zuen.

Entrenatzailearen ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaile bilakatu eta berehala hasi zen lan horretan. 1989tik 1993ra bitartean, Real Sociedad B taldea entrenatu zuen bigarren B mailan, eta maila berean jokatzen zuen Beasain taldearen ardura izan zuen 1993tik 1995era. Ondorengo hiru urteak, 1998 arte, Eibar taldeko entrenatzaile bezala eman zituen, bigarren mailan, eta Eibar utzi ondoren maila berean ziharduen Hercules taldearen ardura hartu zuen hurrengo denboraldian. Lehen mailarako jauzia 2000. urteko urrian egin zuen, une hartan egoera latzean zegoen Real Sociedad taldean Javier Clementek utzitako lekua betez. Taldearen egoerak ez zuela onera egiten eta, Realeko entrenatzaile izateari utzi zion 2000 urteko abenduan, eta orduan adierazi zuen ez zuela inoiz beste talde bat entrenatuko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]