Pianoarentzako 21. sonata (Beethoven) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1803 |
Argitaratze-data | 1805 |
Ezaugarriak | |
Tonoa | Do maior |
Nori eskainia | Count Ferdinand Ernst Gabriel von Waldstein (en) ![]() |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludwig van Beethoven |
![]() ![]() ![]() |
Ludwig van Beethovenen pianoarentzako 21. sonata do maiorrean Op. 53, ohi Waldstein bezala ezagutua eta Frantzian eta Latinoamerikak L'aurore bezala, alemaniar konposatzailearen bere aro ertaineko pianoarentzako hiru sonatarik nabarmenetako bat da (besteak Apassionata Opus 57 eta Les Adieux dira).
Waldstein sonatak bere izena Beethovenek sonata hau Ferdinand von Waldstein kondeari eskaini ziolako jasotzen du. Zenbait lan daude konde honi eskainiak. Beharbada izena lan honetzat bere orijinaltasunagatik erabili zen.
Sonata orok bezala, hiru mugimendu ditu:
Sonata pianissimo jotako staccatoan dauden akordeekin oroigarriki hasten da. Erritmo antsiatsu eta zuzen honek ez du melodiarik bere lehen bi konpasetan, ondoren azkar igotzen da eta hiru notako igoerarekin ezker eskuan eta beste horrenbesteko jeitsierarekin eskuinekoan amaitzen da. Erritmo bizi honek jarraitu egiten du 45 segundo beranduago, notak batzuk besteekin tupust egiten ari direla dirudienean, barealdi harrigarriko melodia batera jeisten direnean.
Fa maiorrean idatzitako gai solemne batekin hasten da, tronparen soinua gogorarazten duena. Mugimendu guztia gai bakar batean oinarritzen da, nahiko iraupen laburrekoa da. Bere amaiera irekia geratzen da, rondoarekin bapatean hasi behar bait da.
Aurrekoa Pianoarentzako 20. sonata |
Beethovenen pianoarentzako sonata 1804 |
Ondorengoa Pianoarentzako 22. sonata |