Ponginae | |
---|---|
18,5 Ma-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Subfamilia | Ponginae [[|]] |
Leinuak eta generoak | |
Genero basalak
Leinuak |
Ponginae primate hominoideoen subfamilia bat da, Hominidae familiaren barrukoak. Gaur egun Pongo generoa baino ez da bizi, orangutanak biltzen dituenak.
Lehen pongino generoak Miozenoan agertu ziren, Sivapithecus eta Khoratpithecus generokoak[1][2], Asia hego-ekialdean eta Txina hegoaldean Pleistozenoan orangutanen frogak aurkitu baino sei edo zazpi milioi urte lehenago[3]. Ponginoen barruan Lufengpithecus, Ankarapithecus eta Gigantopithecus generoak ere sailkatu ohi dira. Hala ere, 2004ko analisi filogenetikoak, jatorrian Lufengpithecus eta Ankarapithecus orangutanarekin lotura estuagoa zutela kontsideratu zuenak, emaitza desberdinak eman zituen «inkongruentzia estratigrafikoa murrizten saiatzen zen metodo analitiko baten pean»[4], Afrikako Homininae kladoaren enborraren oinarrian kokatuz.
Meganthropus paleoantropologo gehienek Homo erectusen barietate gisa hartu zuten. Hala ere, 2019tik aurrera hortzen morfologiari buruz egindako ikerketa batek zehaztu zuen Meganthropus ez zela Homininae barruko generoa, eta Lufengpithecusekin lotura estuagoa duela proposatu zuten[5].
Ponginaeren genero fosil ezagunena Sivapithecus da, duela 12,5 milioi eta 8,5 milioi urte bitarteko hainbat espeziek osatua. Orangutanetatik bereizten da hortzerian eta garezurraren osteko morfologian.
Hainbat genero fosil ezagutzen dira, eta gaur egun bizirauten duen bakarra: