Stiftung Preußische Schlösser und Gärten Berlin-Brandenburg / Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Sanssouci jauregiaren ikuspegia | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv |
Erreferentzia | 532 |
Kokalekua | Alemania |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Izen ematea | 1990 (XIV. bilkura) |
Luzapenak | 1992; 1999 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak (alemanez: Stiftung Preußische Schlösser und Gärten Berlin-Brandenburg) Berlinen eta Potsdamen dauden jauregi eta parkeen multzoa da
Berez ez da eremu finko bat baizik eta 1990ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituenean erabilitako izena. Prusiako Erresumak jauregi eta lorategien estiloaren ikurra dira.
Hasieran 500 hektarea eta 150 eraikin zituen bere barnean, 1730 eta 1916 artean eraikiak. Gero, bitan zabaldu zuten zerrenda, 1992an eta 1999an hain zuzen ere.