Presoen Txanda (Van Gogh)

Presoen Txanda (Van Gogh)
Jatorria
Sortzailea(k)Vincent van Gogh
Sorrera-urtea1890
IzenburuaPrisoners Exercising / The Prison Courtyard, also known as Prisoners' Round
Ekoizpen lekuaSaint-Rémy-de-Provence
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak80 (altuera) × 64 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaPuxkin Museoa
BildumaPuxkin Museoa
InbentarioaЖ-3373
Historia
ErakusketakVan Gogh and Britain (en) Itzuli

Presoen Txanda (F669), Vincent van Gogh herbeheretar margolariaren olio-pintura bat da. 1890ean Saint-Rémy-de-Provence udalerriko Saint-Paul babes-etxean zela margotutako sailaren lanetako bat izan zen.

Gaur egun Moskuko Puxkin Museoan ikusgai dago.

Margolana herbeheretarra jada depresioak jota eta erabateko gainbeheran zegoela margotu zuen. Zaintzapean dauden gizonen mugimendu zirkularrak artista beraren egoera mentala islatzen du, harrapatua eta isolatua sentitzen baitzen.

1872ko Gustave Doré frantziar margolariaren Londres: erromesaldia margolanean oinarritua dago, Van Goghen margolari gogokoenetakoa baitzen.

Dorén zuri-beltzeko grabatuak itzalpeko gizonak eguzkiaren argi zuria beren buru gainean dutela itxuraz etengabeak diruditen hormez osatutako ondoetan barneratzen dituen bitartean, Van Goghen bertsioan, urdin eta urre koloreek distiratsu agertzen dira.

Van Goghen ilegorri berbera duen erdiko gizonak gainontzeko gizon buru-makurrek ez bezala burua goratu eta aurpegi zurbil eta berdeztatua erakusten du, ondoezak jota balego bezala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]