Primark

Primark
Datuak
Motabrick and mortarra, clothing store chain (en) Itzuli eta negozioa
Jarduera sektoreaTxikizkaria
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Jarduera
KidetzaPartnership for Sustainable Textiles (en) Itzuli, Accord on Fire and Building Safety in Bangladesh (en) Itzuli eta Ethical Trading Initiative (en) Itzuli
Enplegatuak78.000 (2019)
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaLimited Company (en) Itzuli
JabeaAssociated British Foods (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1969
Sortzailea
SorlekuaDublin
webgune ofiziala
Facebook: Primark Twitter: Primark Instagram: primark Youtube: UCIc8R2lxvKLtluGjN7e7TMw Pinterest: Primark TikTok: primark Edit the value on Wikidata

Primark arropa saltzen duen kate irlandar baten izena da eta Associated British Foods taldekoa da. Saltzen duten produktu gehienak propio taldearentzat fabrikatzen dira.

1969an lehenengo denda ireki zuen kateak Mary Street-en DublinPenneys izenarekin. Urte bat baino gutxiago pasa ondoren lau denda gehiago ireki zituen irlandako hiriburuan, eta 1971. urtean hiritik ateratzen ziren Cork-en beste denda bat irekitzeko. Bi urte pasa ondoren, Erresuma Batura iritsi zen Primark izenarekin. 2000. urtean, C&Aren erretiroa britaniar merkatuan aprobetzatuz beren lokalak eskuratu zituen, 100 establezimendu baino gehiago lortuz.

2006tik nazioarteko hedapen plan bat hasi zuen Europan, Torrejón de Ardoz herrien denda baten inaugurazioarekin (Madril, Espainia), merkataritza-gune batean.[1] 2009an  Portugalen, Herbeheretan, Alemanian eta Belgikan negozioak ireki ditu. Gaur egun Penneys marka bakarrik Irlandan erabiltzen da, aldiz gainerako herrialdeetan Primark deitzen da.

2009an fundatzaile Arthur Ryanek konpainia abandonatu zuen eta berritze aldi bat hasi zen zuzendari kargu guztietan.[2]

Primarken merkatu nagusia Europako batasuna da. Soilik Uharte britainiarretan 200 establezimendu baino gehiago ditu. Manchesterrek (Erresuma Batua) taldearen denda handienarekin kontatzen du, 13 900 metro karratu baino gehiagorekin.[3]

Primarkek haren nazioartekoa hedapena hasi zuen 2006an Madrilko denda batekin, eta gaur egun 40 establezimendu baino gehiago ditu Espainian...[4] Garrantzitsuena Madrilko Gran Víako Madrid-París eraikinan kokatuta dago, Primarkaren munduko bigarren denda handiena da 12 400 metro karraturekin bost plantatan.[5] 2010ko hamarkadan zehar beste irekitze batzuk jarraitu zituzten Herbeheretan, Portugalen, Alemanian eta Belgikan.

Primark Estatu Batuetan hedatu zen 2015an hago lehenengo denda Bostonen ireki zuenean, lau planta eta 7 000 metro karratu baino gehiago erabiliz.[6]

Primarken dendak hurrengo herrialdeetan daude:

Herrialdea Dendak
Erresuma Batua 185
Espainia 44
Irlanda 37
Alemania 25
Herbehereak 18
Frantzia 11
Portugal 10
Estatu Batuak 8
Austria 5
Belgika 5
Italia 4
Osotara 352

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .