Procaviidae | |
---|---|
Oligozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Hyracoidea |
Familia | Procaviidae Huxley, 1869
|
Procaviidae, hyraxak edo damanak Hyracoidea ordenako gaur egungo familia bakarra da. 5 espezie ezagutzen dira, 3 genero ezberdinetan. Orain dela 50 milioi urte inguru sortu ziren Afrikan, Oligozenoan.
Larru sendoa duten animalia sendoak dira, isatsa motzarekin[1]. Normalki 30 eta 70 zentimetro artean neurtzen dute luzeran, eta 2 eta 5 kilogramo artean pisatzen dute. Itxuraz piken edo marmoten antza badute ere, gertuago daude elefanteengandik edo Sireniatik.
9 eta 14 urte artean bizi daitezke. Gaur egun bost espezie ezagutzen dira: Procavia capensis eta Heterohyrax brucei, biak arroka eremuetan bizi zirenak, Etiopiako hegietan[2] eta Hego Afrikan koppie deitzen duten granito isolatuetan[3]. Beste hiru espezieak genero berberekoak dira: Dendrohyrax dorsalis, D. arboreus eta D. validus. Espezie guztiak Afrikan bizi dira, P. capensis izan ezik, Ekialde Hurbilean ere aurki daitezkeenak.