Racing Club de France

Racing Club de France Colombes 92
Ezizena(k)Les pingouins, RCF
Sorrera1882
Futbol zelaiaStade Yves-du-Manoir
edukiera: 14.000 lagun
inaugurazioa: 1907
PresidenteaDenis Marsault
EntrenatzaileaAzzedine Meguellatti
LigaCFA 2
Webguneahttp://www.racingclubdefrance.net/rcf/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1936an Frantziako txapelduna izan zen taldea.

Racing Club de France edo RCF (izen osoa Racing Club de France Colombes 92) Frantziako futbol talde onenetakoa izandakoa da, baina gaur egun txapelketa amateurretan hartzen du parte. Parisko Colombes auzoko taldea da eta etxeko partidak Stade Yves-du-Manoir zelaian jokatzen ditu.

1882an sorturiko kirol elkartea da, Frantziako zaharrenetakoa. 30. eta 40. hamarkadatan talde indartsua izan zuen eta Parisko taldeen artean erreferentzia bihurtu zen. Liga bat eta bost kopa eskuratu zituen.

60. hamarkadaren hasieran ere bolada ona izan zuen 1961 eta 1962ko ligatan bigarren egin baitzuen. Hala ere berehala diru arazoak izan zituen eta mailaz jeitsiarazi zuten. Honegatik hainbat birfundazio ezagutu behar izan ditu eta horrela hainbat izen eduki ditu historian zehar:

  • Racing Club de France : (1896-1932, 1966-1981, 2005-2007)
  • Racing Club Paris : (1932-1966, 1981-1987, 1999-2005)
  • Matra Racing : (1987-1989)
  • Racing Paris 1 : (1989-1991)
  • Racing 92 : (1991-1995)
  • Racing Club de France 92 : (1995-1999)
  • Racing Club de France football 92 : (2007-2009)
  • Racing Club de France Levallois 92 : (2009-2012)
  • Racing Club de France Colombes 92 : (2012-)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]