Ramón Tamames Gómez (Madril, Espainia, 1933ko azaroaren 1a -) espainiar ekonomialaria eta politikaria da.
Ekonomiako katedratikoa izan zen Malagako Unibertsitatean (1968) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1975. urteaz geroztik). 1976an Espainiako Alderdi Komunista Batzordeko kide izan zen, 1977tik 1979ra bitartean Alderdi Komunistako diputatu, eta 1979tik 1981era Madrilgo alkateorde. 1984ko abenduan Federazio Progresista alderdia sortu zuen, eta 1986an alderdi horretako diputatu hautatu zuten, Izquierda Unida koalizioaren barnean. 1989. urtean Federazio Progresista alderdia utzi, eta Zentro Demokratiko eta Soziala alderdian sartu zen. Espainiako ekonomia eta nazioarteko ekonomia-harremanak landu zituen, bereziki.
Obra nagusiak: Formación y desarrollo del Mercado Común Europeo (1964, Europako Merkatu Batuaren osatzea eta garapena), Ecología y desarrollo (1977, Ekologia eta garapena), Diccionario de enonomía (1988, Ekonomiako hiztegia), Estructura económica de España (1990, Espainiako ekonomia-egitura).
2023ko martxoan, Vox alderdiak Espainiako Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztu zuenean, bera izan zen Pedro Sanchezen presidente alternatiboa izan nahi zuena. Haren helburua ez zuen lortu.[1]