Raúl Sendic | |||
---|---|---|---|
(2013) | |||
1967 - 1972 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Flores departamendua, 1925eko martxoaren 16a | ||
Herrialdea | Uruguai | ||
Heriotza | Paris, 1989ko apirilaren 28a (64 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Alboko esklerosi amiotrofikoa | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta attorney at law (en) | ||
Kidetza | Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua | ||
Izengoitia(k) | Bebe eta Rufo | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Herri Partaidetzaren Mugimendua |
Raúl Sendic (Flores departamendua, Uruguai, 1925eko martxoaren 16a - Paris, Frantzia, 1989ko apirilaren 28a) politikaria eta gerrillaria izan zen.
Uruguaiko Alderdi Sozialistako kide izan zen garai batean, baina gerora alderdi hartatik atera zen. Artigasko Azukrearen Langileen Batasunaren sorreran parte hartu zuen. 1962ko hauteskundeetan, Uruguaiko Herritar Batasuna alderdiak garaipenik lortu ez, eta borroka armatuaren bideari heltzea erabaki zuen Sendicek, eta Uruguaiko Nazio Askapenerako Mugimendua gerrilla-taldea sortu zuen, gaur egun Tupamaroen gerrilla izenaz ezagutzen dena. Talde armatuak hainbat ekintza egin zituen. 1972an Sendic atxilotu zuten, eta bizi arteko espetxe-zigorra ezarri zioten, baina aske gelditu zen Julio María Sanguinetti (1985-1990) lehendakariaren gobernuak emandako amnistia-legeari esker, 1985ean. Behin aske gelditu zenean, demokraziari, legeari eta konstituzioari men egingo ziela deklaratu zuen.