René Barjavel | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | René Henri Gustave Barjavel |
Jaiotza | Nyons, 1911ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 1985eko azaroaren 24a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Bellecombe-Tarendol |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria, literatura-kritikaria eta zientzia-fikzio idazlea |
Lantokia(k) | Frantzia |
Enplegatzailea(k) | Le Journal du Dimanche (en) ![]() Je suis partout (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
![]() ![]() ![]() ![]() |
René Barjavel (Nyons, Frantzia, 1911ko urtarrilaren 24a - Paris, Frantzia, 1985eko azaroaren 24a) frantses idazlea izan zen.
Zientzia fikzioaren maisutzat hartzen da. Idazle profesional gisa aritu aurretik, kazetari gisa lan egin zuen. Eleberriak eta antzerkiak idatzi zituen batez ere. Lehenengo eleberria Ravage (1943) izan zuen, teknologiaren zibilizazioaren beheraldiaz eta naturaren hurbileko bizimoduaz hitz egiten duena. Horrez gainera idatzi zituen: Le Voyageur imprudent (1944, Bidaiari zoroa), denboran aurrera egiten duen makina bati buruzkoa; Tarendol (1944), Le Diable l'emporte (1946, Deabruak eramaten du), Colomb de la lune (1962, Ilargiko Kolon), La Nuit des temps (1968, Denboretako gaua), Le Grand Secret (1973, Sekretu handia). Antiutopiaren tradizio moralista frantsesarekin bat eginik, gerra aurreko zientzia fikzioa apurtu zuen.