Revenge (1990eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | Revenge |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Mexiko |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, thrillerra, ekintza-filma, film dramatikoa, film erromantikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 124 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko eta Puerto Vallarta (udalerria) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tony Scott |
Gidoigilea(k) | Jim Harrison (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kevin Costner |
Konpainia ekoizlea | Rastar (en) |
Edizioa | Chris Lebenzon |
Ekoizpen-diseinatzailea | Enrico Job (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jack Nitzsche |
Argazki-zuzendaria | Jeffrey L. Kimball |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Argumentu nagusia | Mendekua |
Revenge (euskaraz Mendeku), 1990eko Tony Scott ingeles zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko thriller film bat da. 1979an Jim Harrison idazleak Esquire aldizkarian argitaratutako eleberri batean oinarritua dago. Kevin Costner, Anthony Quinn, Madeleine Stowe, Miguel Ferrer eta Sally Kirkland aktoreek antzeztu zuten.
Michael J. "Jay" Cochran (Kevin Costner) AEBetako Aire Armadan 12 urtetako zerbitzuaren ondoren ohoreekin erretiratu berria den pilotuak Mexikoko Puerto Vallarta udalerrian oporrak pasatzea erabaki du. Bertan, "Tibby" Mendez (Anthony Quinn) lagun zaharraren etxean ostatu hartu du, behinola bizitza salbatu baitzion, eta orain mafiako buruzagia da. Bere egonaldian, Tibbyren emaztea den Miryea Mendez (Madeleine Stowe) emazte eder eta erakargarria ezagutuko du, hura baina zaharragoa den senarraz aspertia eta bere eskontzarekin asebete gabea. Nahiz eta Cochran eta Tibby aspalditik lagunak izan, pilotua eta emakumearen artean erakarpena sortu eta biek ezkutuko erromantzea biziko dute, nahiz eta Tibby jabetuz gero mendeku odoltsu eta bortitz baten arriskupean daudela jakin izan.