Richard Oribe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard Oribe Lumbreras |
Jaiotza | Donostia, 1974ko otsailaren 22a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Jasotako sariak | |
richardoribe.com |
Richard Oribe Lumbreras (Donostia, Gipuzkoa, 1974ko otsailaren 22a) igerilari paralinpiko euskalduna da. Oso gazte hasi zen igeriketan, jaiotzatik duen buru elbarritasuna tratatzeko asmoz, eta Donostian Aspacek duen Dordoka taldearekin hasi zen lehiaketetan parte hartzen. 1998/1999 denboraldiaz geroztik Donostiako Konporta Kirol Elkarteko kidea da, eta Javier de Aymerich zuzendari teknikoarekin entrenatzen du.
Oribek kirol lorpenen zerrenda handia du. Atlantako Paralinpiar Jokoetan (1996), urrezko hiru domina eta munduko bi errekor erdietsi zituen, eta 50, 100 eta 200 metroko crawl estiloko proban eta 4 x 50 crawl estiloko proban zilarrezko dominak lortu zituen. Espainiako txapelketetan 100 domina baino gehiago irabazi ditu. 1997. urteko Europako txapelketan urrezko bi domina eta zilarrezko bat irabazi zituen. 1999. urtekoan, berriz, lau urrezko domina irabazi zituen, eta 2004. urteko Atenasko Paralinpiar Jokoetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko bana. 2006ko Europako Txapelketan, berriz, hiru urrezko domina lortu zituen.
Joko paralinpikoetan guztira 16 domina jaso ditu: 8 urre, 6 zilar eta 2 brontze. Munduko txapelketan 22 domina lortu ditu: 12 urre, 7 zilar eta 3 brontze. Nazioarteko lehiaketetan 135 domina lortu ditu. Estilo libreko 50, 100, 200 y 400 metroko probetan mundu mailako markak hautsi ditu 48 aldiz.[1]
Txapelketa | Egoitza | Urtea | Emaitzak |
---|---|---|---|
Paralinpiar Jokoak | Londres | 2012 | 2 |
Paralinpiar Jokoak | Beijing | 2008 | 4 |
Munduko Txapelketa | Durban | 2006 | 4 |
Europako Txapelketa | Berlin | 2006 | 3 |
Europako Txapelketa | Berlin | 2005 | 4 |
Paralinpiar Jokoak | Atenas | 2004 | 3 |
Munduko Txapelketa | Mar del Plata | 2002 | 4 |
Europako Txapelketa | Stockholm | 2001 | 4 |
Paralinpiar Jokoak | Sydney | 2000 | 4 |
Europako Txapelketa | Alemania | 1999 | 5 |
Munduko Txapelketa | Zeelanda Berria | 1998 | 5 |
Europako Txapelketa | Badajoz | 1997 | 5 |
Paralinpiar Jokoak | Atlanta | 1996 | 4 |
Europako Txapelketa | Perpignan | 1995 | 4 |
Paralinpiar Jokoak | Bartzelona | 1992 | - |