Rotraut Susanne Berner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stuttgart, 1948ko abuztuaren 26a (76 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Lehen hizkuntza | alemana |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, idazlea, haur literaturaren idazlea, editorea eta artista grafikoa |
Lantokia(k) | Munich |
Jasotako sariak | ikusi
|
rotraut-susanne-berner.de | |
Rotraut Susanne Berner (Stuttgart, Alemania, 1948ko abuztuaren 26) ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko alemaniarra da. Batez ere Haur eta Gazte Literaturako hainbat libururen ilustratzaile gisa da ezaguna; 80 liburu baino gehiago ilustratu ditu eta 800 bat liburu-azal diseinatu ditu. Euskarara itzuliak izan dira bere zenbait lan, besteak beste, Txarliren kontuak (Karlchen-Geschichten, 2003). Hainbat sari jaso ditu, horien artean, garrantzitsuenetarikoa Hans Christian Andersen Saria (2016). 2002an, 2004an eta 2014an saria eskuratzeko hautagai sailkatuen artean izan da, baina 2016an eskuratu du azkenean. [1]
Diseinu Grafikoa ikasi zuen Municheko Unibertsitatean. Ikasketak amaitu ostean, publizitatean egin zuen lan eta 1977tik bere kabuz lan egin du bai diseinatzaile grafiko gisa bai ilustratzaile gisa.
Liburu asko ilustratu ditu, arrakasta handiarekin. Horien artean dira Gudrun Mebs-en Sonntagskind edota Jürg Schubiger-en Als die Welt noch jung war.
Bere ibilbidean interes berezia agertu du Haur eta Gazte Literaturako album mutuekiko. Bere Wimmelbücher formatuko bilduma da horren adibide.
Bere ibilbide luze eta oparoan hainbat sari eskuratu ditu. Horien artean garrantzitsuenetarikoa eta behin baino gehiagotan eskuratzear izan duena Hans Christian Andersen Saria izan da. 2002an, 2004an eta 2014an saria eskuratzeko hautagaien artean izan zen, baina azkenean, 2016an eskuratu du Haur eta Gazte Literaturako Nobel Saritzat jotzen den HCA saria.