Hiria | Toulon, Okzitania | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1908 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Stade Mayol (Edukiera: 17.500) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 4.a, final 1/4 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.rctoulon.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Rugby Club Toulonnais Frantziako errugbi kluba da, egoitza Toulon hirian duena, Okzitanian. Top 14 txapelketan parte hartzen du. Europako talderik handienetakoa da, hiru aldiz irabazi baitu Heineken Kopa.
Rugby Club Toulonnais 1908an eratu zen, Étoile Sportive Varoise eta Stade Varois elkartzean. 1931 arte ez zuen lortu lehen mailara igotzea, baina urte hartan Frantziako liga irabazi zuen. Koparekin itzuli zirenean, 30.000 zalek egin zieten harrera jokalariei. 1980eko hamarkadara arte itxaron behar izan zuen titulu gehiago lortzeko.
2010eko hamarkada izan du orain arteko garairik hoberena. 2010ean eta 2012an, Europako Challengeko finala jokatu zuen, 2014an Frantziako txapelketa irabazi, eta 2013an, 2014an, eta 2015ean Heineken Kopa.
![]() |
2024-25eko Frantziako errugbi txapelketako taldeak | ![]() |
---|---|---|
Aviron Bayonnais • Bordeaux Bègles • Castres • Clermont Auvergne • Lyon • Montpellier • Perpignan • Racing 92 • Section Paloise • Stade Français • Stade Rochelais • Toulon • Tolosa • Vannes |