SC1000 bonba (Sprengbombe Cylindrisch 1000, "1000 kgtako bonba zilindriko lehergarria") tamaina handiko hegazkin-bonba bat izan zen, Alemaniak Bigarren Mundu Gerran erabilia. "Esau" izena ematen zitzaion,[1] eta alemanek Hermann izena ere aman zioten, Luftwaffeko komandante Hermann Göring lodiari erreferentzia eginik.[2]
Bonbak ijeztutako altzairuzko gorputza zuen, soldatutako punta astun zorrotz batekin. Beste muturrean oinarrizko plaka bat zuen, magnesio-aleaziozko isatsa gorputzean soldatuta. Bonbaren puntan metalezko eraztun bat zegoen (kopfring), lurzoruan edo uretan sartzean oztopo egiteko diseinatua. Bonba hegazkinean horizontalki lotuta joaten zen H motako esekidura baten bidez, askotan Heinkel He 111 hegazkinetan.[3]
Bonbak, normalean, %40ko amatol eta %60ko TNT nahasketa batekin betetzen zen, baina itsasontziaren kontra Trialen 105 erabiltzen zen (%15 hexogeno, %70 TNT eta %15 aluminio-hautsa). Leherketa-hodi zentral bat jartzen zitzaion, TNTz betea, detonazioa bermatzeko.[3]
Bonba normalak urdin ilunez margotzen ziren, zerrenda hori batekin isatsaren konoan; Trialenez beteak, berriz, hondoratutako ontzi baten silueta horiarekin eta Nur gegen Handelsschiffe abisuarekin ("merkantzia-ontzien kontra bakarrik").[3]
Lehertu gabeko "Esau" bonbek ahalmen suntsigarria luzaroan mantendu dezakete, urte askoren ostean aurkitutako hauek bezala.
- Londres, 2008: ekainaren hasieran, Londres inguruko Lea ibaia dragatzean SC1000 bat agertu zen.[4][5][6]
- Szczecin 2013: ekainean, SC1000 bonba bat aurkitu zen Oder ibaiean, Szczecinen (Polonia).[7][8]
- Belgrad 2013: abenduaren hasieran, SC1000 bonba bat aurkitu zen Belgradeko barnealdean.[9]
- Exeter 2021: otsailaren 26an, obra batean, lehertu gabeko SC1000 bonba bat aurkitu zuten Exeterko Unibertsitatetik gertu, Erresuma Batuan.[10] Alarma deklaratu zen, egoiliarrak ebakuatu ziren 400 metroko eremu batean. Halere, otsailaren 27an kontrolatutako detonazioa egin zenean, 100 m baino gertuago zeuden etxeak hondatu ziren, krater handi bat sortuz eta leherketaren hondakinak 250 mtaraino iritsiz.[11]
- Hauerseter leir 2022: Norvegian, azaroaren 30ean, SC1000 bonba bat aurkitu zuten aintzira txiki batean. Bonba kontserbazio egoera oso onean zegoen, oxigenotik babestua zegoelako.[12]
- Rijeka 2023: 2023ko martxoaren 19an, Rijekako portu-hiri kroaziarrean "Esau" bonba bat aurkitu zen, itsas zirkulazio osoa geldituz; bonba portutik Kvarner badiaren erdiraino atera zen, bertan lehertuz.[13]
- ↑ «TM 9-1985-2; PC 1000-kg ESAU» michaelhiske.de (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
- ↑ Church, Edward. (28 February 2021). «Exeter WW2 device was 1,000kg Nazi blitz bomb» DevonLive.
- ↑ a b c TM 9-1985-2 (1953), pp. 9–10
- ↑ «WWII bomb defused near Olympics site» CNN 6 June 2008.
- ↑ «WW2 bomb detonated» bbc.co.uk 5 June 2008.
- ↑ Singh, Rob. (5 June 2008). «The ticking Blitz bomb that threatens east London» London Evening Standard.
- ↑ (Polonieraz) Adamowska, Monika; Łukaszuk, Anna. (30 June 2013). «To była niemiecka bomba Herman. Została już zdetonowana na poligonie» szczecin.gazeta.pl.
- ↑ (Polonieraz) «Wojsko wyciąga bombę z Odry. Wielka ewakuacja Starego Miasta.» szczecin.gazeta.pl 30 June 2013.
- ↑ (Serbieraz) «Izvadena bomba, danas deaktiviranje» b92.net 8 December 2013.
- ↑ Church, Edward. (28 February 2021). «Exeter WW2 device was 1,000kg Nazi blitz bomb» DevonLive.Church, Edward (28 February 2021). "Exeter WW2 device was 1,000kg Nazi blitz bomb". DevonLive.
- ↑ «Exeter WW2 bomb detonated after homes evacuated» BBC News 27 February 2021.
- ↑ Fant historisk bombe på 500 kilo: − Jeg ble veldig gira. .
- ↑ «Specijalci izvadili minu s dna riječke luke» index.hr (in Croatian).