SMS Schleswig-Holstein

SMS Schleswig-Holstein
Fabrikazioa
FabrikatzaileaFriedrich Krupp Germaniawerft (en) Itzuli
Ekoizpen-lekuaKiel
Historia
KudeatzaileaKriegsmarine eta Imperial German Navy (en) Itzuli
GatazkaBigarren Mundu Gerra eta Lehen Mundu Gerra
Kokapena
Koordenatuak59°19′59″N 23°31′59″E / 59.333°N 23.533°E / 59.333; 23.533
Ezaugarriak
Dimentsioak8,25 (zingoa) × 22,2 (erruna) × 127,6 (luzera) m
Erruna22,2 m
Zingoa8,25 m
Identifikazioa

SMS Schleswig-Holstein () Alemaniako Kaiserliche Marinek eraikitako bost Deutschland klaseko akorazatuetatik azkena izan zen. Ontzia, Schleswig-Holstein probintziaren izenarekin bataiatua, Kielgo Germaniawerft ontzioletan eraiki zen 1905ean, eta ia hiru urte geroago jarri zen martxan. Bere klaseko ontziak zaharkituta zeuden lanean hasi zirenean, tamaina, blindajea, su-potentzia eta abiadura txikiagoak baitziren korazatuen belaunaldi berrikoak baino.

Schleswig-Holstein bi mundu-gerretan borrokatu zen. Lehen Mundu Gerran, lehen lerroan egon zen Itsas Garaiko Flotaren II. Eskuadroian, eta Jutlandiako guduan izan zen 1916ko maiatzaren 31tik ekainaren 1era. Schleswig-Holstein borrokaldian sartu zen eta tamaina handiko jaurtigai batek kaltetu zuen. Borrokaren ondoren, Schleswig-Holstein zaintza-lanetarako erabili zuten Elba ibaiaren bokalean, 1917. urtearen amaieran zerbitzutik kendu baino lehen. Versaillesko Itunak Alemaniari baimentzen zizkion korazatu urrietako bat izaki, 1920ko hamarkadan Schleswig-Holstein berriro jarri zen martxan. 1935ean, korazatu zaharra ontzi-kadeteentzako eskola-ontzi bihurtu zen.

Schleswig-Holsteinek Bigarren Mundu Gerrako lehen tiroak egin zituen Westerplatteko base poloniarra bonbardatu zuenean Danzigen, 1939ko irailaren 1ean. Ontzia eskola-ontzi gisa erabili zen gerraren zatirik handienean, eta britainiar bonbarderoek hondoratu zuten 1944ko abenduan, Gotenhafenen. Ondoren, Schleswig-Holstein erreskatatu eta lehorreratu egin zuten, sobietar armadak tiro-praktiketan erabiltzeko. 1990ean, ontziaren kanpaia Bundeswehreko Historia Militarreko Museoan (Dresde) zegoen ikusgai.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]