Safi Faye | |
---|---|
(2004) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Safiyatou Gueth Faye |
Jaiotza | Dakar, 1943ko azaroaren 22a |
Herrialdea | Senegal |
Heriotza | Parisko 14. barrutia eta Paris, 2023ko otsailaren 22a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola École normale de Rufisque (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, etnologoa, zinema aktorea, gidoilaria eta antropologoa |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Safi Faye (Dakar, 1943ko azaroaren 22a - Paris, 2023ko otsailaren 22a) zuzendari, antropologo, etnologo eta feminista senegaldarra zen.[1][2]
Irakasle gisa graduatu zen Rufisqueko eskola arruntean. Dakarren irakasten ari zen Jean Rouch zuzendariarekin bildu zenean, 1966an. Hark paper bat eman zion Petit à Petit lanean (1969). Safik umorez jokatzen zuen lausengari senegaldarraren papera, Afrikako esamoldearen arabera "nire ipurdia saltzen" zuena.[3] Gero Parisa joan zen, eta, han, etnologia-ikasketak hasi zituen EHESSn. 1972an egin zuen lehen film laburra: La Passante. Ondoren, zailtasun ekonomikoei buruzko dokumental bat egin zuen Senegalen, Kaddu Beykat (Nekazari-eskutitza).[3] Louis-Lumière Eskolan ikasi zuen zinema, 1972tik 1974ra. 1976an, École pratique des hautes études (EPHE) eskolan,Sereren erlijioari buruzko memoria bat aurkeztu zuen, zeinaren parte baitzen bera ere.[4]
Telebistarako lan egin zuen 1979 eta 1982 artean. Emakumearen lanari eta kondizioari buruzko hainbat dokumentalen ondoren (Selbé, Tesito), 1996an, Mossane fikziozko lehen film luzea egin zuen, gurasoek moldatutako ezkontzari uko egiten dion nerabe baten istorioa. Créteilgo Nazioarteko Emakumezkoen Zinema Jaialdiak atzera begirakoa eskaini zion 1998an.[5]
2023an, 3 kontinenteetako zinemaldiak atzera begirako bat eskaini zion. Haren film batzuk galduak dira, eta ezin dira ikusi.[6]
Safi Faye, bere dokumentalengatik ezaguna, Afrikako lehen emakume zuzendari beltzetako bat izan zen, Thérèse Sita-Bella lagun zuela. Beste batzuei ireki zieten bidea, hala nola Rose Elise Mengue Bekale (Gabon), Aminata Ouédraogo (Burkina Faso) edo Léonie Yangba Zowe (Erdialdeko Afrika).[7][8]