Samira Said

Samira Said
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakسميرة عبد الرزاق بنسعيد
JaiotzaRabat1958ko urtarrilaren 10a (66 urte)
Herrialdea Maroko
 Egipto
BizilekuaKairo
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
Ezkontidea(k)Hani Mehanna (en) Itzuli  (1988 -  1994)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
InfluentziakUmm Kulthum eta Shadia (en) Itzuli
Genero artistikoaArabiar musika
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
pianoa
DiskoetxeaMazzika (en) Itzuli
Rotana Music Group (en) Itzuli

IMDB: nm1485878 Facebook: SamiraSaid Twitter: SamiraSaid Instagram: samirasaid Youtube: UCo3_H3VNVSvmixcNFRXY1Cg TikTok: samirasaid Spotify: 5zHWEsVHtXWQRxPqwJdUYD iTunes: 43541992 Last fm: Samira+Said Musicbrainz: b3a933d1-70b0-4905-a9a2-54a267b0f534 Songkick: 20435 Discogs: 4017938 Allmusic: mn0000292355 Edit the value on Wikidata
Samira Said, 2005ean.

Samira Said (arabieraz: سميرة سعيد‎‎) (Rabat, 1958ko urtarrilaren 10a) Marokon jaiotako pop abeslari marokoar-egiptoarra da[1]. Musika arabiarra poparekin uztartzeagatik txalotua eta kritikatua izan da[2].

Samira Said Rabaten jaio zen 1958an. Bederatzi urte zituela Marokoko telebistako Mawaheb musika sioak deskubritua izan zen[1] eta handik gutxira Egiptora bizitzera joan zen familia, horrela mundu arabiar guztian ezagun bihurtu zen hurrengo urteetan.

Abesti gehienak arabieraren egiptoko dialketoan grabatu baditu ere gutxi batzuk marokoar dialektoan kantatzen ditu. 1977tik Kairon bizi da[2] eta 1980 urtean Maroko ordezkatu zuen Eurovision lehiaketan, Egipton jadanik ezaguna zen Bitaqat Hub abestiarekin[1]. Ordurako jadanik hiru disko argitaratuak zituen.

1980 eta 1990 hamarkadetan disko ugari atera zituen, urte batzutan hiru eta 1986an lau ere bai. Egipton arrakasta handia lortu zuten abesti pila bat Samirak eginak dira, hala nola: "Ben Leef" ("bizitzaren zirkulua"), "Sayidati Sadati" ("emakumeak eta gizonak"), "Malich Enwan" ("gertu zaudenean") and "Akher Hawa" ("azken maitasuna"). Mohamed El Mougi konposatzailearekin ere lan egin zuen eta Saaktob Ismak Ala Arrimal ("zure izena idatziko dut hareatan") filmean abestu eta aktore lanak egin zituen.

2000 urtean "Lilah Habibi" ("gau bat, maitea") abestiarekin egindako bideoklipa[3] mundu arabiarreko onena aukeratua izan zen Kairoko Arabiar Musika Jaialdian eta Youm Wara Youm diskoak 2003an Ekialde Hurbileko diskorik salduenaren saria eskuratu zuen World Music Awards sarietan[4]. Urte berean BBC-k munduko musiken saria eman zion eta Ekialde Hurbileko abeslari onena izendatu zuen[5].

2009 urtean 100.000 ikusleren aurrean eman zuen kontzertua Agadirren, Marokon[6].

Samira Saidek 60 milioi kopia saldu ditu eta Awweeni Beek diskoa Ekialde Hurbilean inoiz egin den diskorik arrakastatsuena izan da, 10 milioi kopia saldu baititu[7].

2006an Frantziako inmigrante-auzoetan izan ziren istiluen ondoren erlijio desberdinetako jendearen arteko elkartasuna bultzatzeko kontzertuak eman zituen[8].

  • El hob elli ana a'aycheh (1975)
  • Bitaqat Hub (1977)
  • Ben Lif (1979)
  • Hikaya (1981)
  • Allemnah el Hob (1982)
  • Ketr al Kalam (1983)
  • Methaya'li (1984)
  • Lilet el Ouns (1984)
  • Ya Damaiti Haddi (1984)
  • Ehki ya Shehrazade (1985)
  • Youm akablak Fih (1985)
  • Ech gab li gab (1985)
  • Amrak ajib en (1986)
  • Ana walla anta (1986)
  • Moch hatnazel a'anak (1986)
  • Sibak (1986)
  • Ya ebn al halel (1987)
  • Ghariba (1988)
  • Sibni louahdi (1988)
  • Ensani (1989)
  • Ba'adin neta'ateb (1990)
  • Choft el amar (1991)
  • Hannitlak (1992)
  • Khayfa (1992)
  • a'ach'a (1993)
  • Enta habibi (1994)
  • Wallah Mahansak (1995)
  • Kolli de echa3at (1996)
  • A'al bal (1998)
  • Rouhi (1999)
  • Laila habibi (2001)
  • Youm Wara Youm (2002)
  • Awweeni Beek (2004)
  • Best of Samira Said (1995-2005)
  • Ayaam Hayati (2008)
  • Be winner ft. Fnaïre (2010)
  • Khallouh (2010)
  • Mazal (2013)
  • Ayza Aeesh (2015)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Editor, J.. Samira Said Biography Biography | LoudestGist Wikipedia. (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).
  2. a b «SAMEERA SAEED (JULY 2008)» web.archive.org 2012-05-29 (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).
  3. sami3714. Samira Said Laila Habibi One Night Only سميرة سعيد ليلة حبيبى. (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).
  4. «2003 World Music Awards Winners» Billboard (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).
  5. «BBC - Radio 3 - Awards for World Music 2003 - Samira Said» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).
  6. (Ingelesez) «BBC Radio 3 - World Routes, Timitar Festival 2009, Episode 2» BBC (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).
  7. magharebia.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
  8. «Concert Pour la Tolérance : réussi, oui mais…» Maghress (Noiz kontsultatua: 2019-02-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samira Said Aldatu lotura Wikidatan