Sandro Tiziano Mariátegui Chiappe (Erroma, 1921eko abenduaren 9a – Lima, 2013ko irailaren 28a) Peruko abokatu eta politikaria izan zen. Herri Ekintzako kide historikoa, Ministroen Kontseiluko presidentea (1984) eta Atzerri Arazoetako ministroa izan zen Fernando Belaúnderen 2. gobernuan. Horrez gain, Ogasun eta Merkataritza ministroa ere izan zen 1. gobernuan (1966-1967), Errepublikako senataria 3 alditan, Senatuko presidentea 1982-1983 aldian eta diputatua 1963tik 1968ra.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |