Sebastian Brendel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Schwedt/Oder (en) , 1988ko martxoaren 12a (36 urte) |
Herrialdea | Alemaniako Errepublika Demokratikoa (1988ko martxoaren 12a - 1990eko urriaren 3a) Alemania (1990eko urriaren 3a - |
Bizilekua | Potsdam |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | piraguista eta polizia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 92 kilogramo |
Altuera | 1,92 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
sebastian-brendel.de | |
Sebastian Brendel (Schwedt/Oder (Alemania), 1988ko martxoaren 12a) piraguismoan lehiatzen den kirolari alemaniarra da.[1]
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), urrezko domina eskuratu zuen C-1 1000 m modalitatean, 3.47,176ko denboraz, David Cal espainiarraren (zilarrezkoa) eta Mark Oldershaw kanadarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), berriro urrezko domina eskuratu zuen C-1 1000 m modalitatean, 3.56,926ko denboraz, Isaquias Queiroz brasildarraren (zilarrezkoa) eta Ilya Shtokalov errusiarraren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.
Urrezkoa eskuratu zuen, Jan Vandrey herrikidearekin batera, C-2 1000 m modalitatean, 3.43,912ko denboraz, Brasilgo (zilarrezkoa) eta Ukrainako (brontzezkoa) bikoteen aurretik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa eskuratu zuen, Tim Hecker herrikidearekin batera, C-2 1000 m modalitatean, 3.25,615ko denboraz, Kubako (urrezkoa) eta Txinakoaren (brontzezkoa) bikoteen atzetik sailkatuz.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua |
C-1 1000 m, gizonezkoa[4] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
C-1 1000 m, gizonezkoa[5] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
C-2 1000 m, gizonezkoa[6] | |
2020 | Tokio Japonia |
C-2 1000 m, gizonezkoa[7] |