Sergio Tomás Massa (San Martín, Buenos Aires, 1972ko apirilaren 28a) abokatu eta politikari argentinarra da, Unión por la Patria-ko kidea (lehen Frente de Todos deitzen zena), Argentina 2019tik gobernatzen duen alderdi peronista eta aurrerakoikoa.
Frente Renovador alderdiaren sortzailea eta liderra da (Frente de Todos koalizioko kidea). Argentinako Diputatuen Ganberako kide eta presidente izan zen 2019tik 2022ko uztailera arte. Orduan, kargu hura utzi eta Ekonomia Ministro bihurtu zen.
2023ko ekainaren 23an ofizialki iragarri zuen Argentinako presidentea izateko 2023ko hauteskundeetara aurkeztuko zela, Unión por la Patria alderdiaren izenean.