Sigismundo Felix Feliński | |||||
---|---|---|---|---|---|
1883ko martxoaren 15a - Elizbarrutia: archdiocesis of Tarso (en)
1862ko urtarrilaren 26a - 1883ko martxoaren 15a ← Antoni Melchior Fijałkowski (en) - Wincenty Teofil Popiel → Elizbarrutia: Varsoviako artxidiozesia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Voiutyn (en) , 1822ko azaroaren 1a | ||||
Herrialdea | Polonia Errusiar Inperioa | ||||
Bizilekua | San Petersburgo | ||||
Heriotza | Krakovia, 1895eko irailaren 17a (72 urte) | ||||
Hobiratze lekua | St. John's Archcathedral (en) | ||||
Familia | |||||
Ama | Ewa Felińska | ||||
Leinua | Q9258871 | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Faculty of Physics and Mathematics of Moscow Imperial University (en) | ||||
Hizkuntzak | poloniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa, diakonoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Enplegatzailea(k) | Saint Petersburg Roman Catholic Theological Academy (en) | ||||
Santutegia | |||||
Irailaren 17 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
San Sigismundo Felix Feliński (polonieraz: Zygmunt Szczęsny Feliński; Wojutyn, 1822ko azaroaren 1a — Krakovia, 1895eko irailaren 17a) Varsoviako artzapezpikua izan zen 1862-1864 urteetan. Mariaren Familiako Moja Frantziskotarren kongregazioa sortu zuen. 2009ko urriaren 11n, Benedikto XVI.a aita santuak kanonizatu zuen.
Gurasoak Ewa Felińska (Wendorff) idazlea eta Gerard Feliński izan ziren[1]. Hamaika urte zituela, aita galdu zuen, eta bost urte geroago ama Siberiara deportatu zuten[2].
Matematika ikasi zuen Moskuko Unibertsitate Inperialean eta 1847an Parisera joan zen Sorbonan eta Collège de France-n ikasteko. Bertan poloniar emigranteekin harremana mantendu zuen. 1848ko Poznańgo matxinadan parte hartu zuen[3].
1851n jaioterrira itzuli eta Zhytomyrreko elizbarrutiko apaiztegian sartu zen. San Petersburgoko Eliz Akademia Katolikoan jarraitu zituen ikasketak. 1855eko irailean apaiz ordenatu zen. 1862ko urtarrilaren 6an, Pio IX.a aita santuak Varsoviako artzapezpiku izendatu zuen. 1863ko ekainaren 14an, agintari tsaristek Jaroslavlera erbesteratu zuten. 1883an askatu zen, baina ezin izan zuen Varsoviako artxidiozesira itzuli. Leon XIII.a aita santuak Tarsoko egoitza titularra eman zion[3].
Dzwiniczka herrixkara (orduan Austria-Hungaria, gaur egun Ternopilgo oblasta) joan zen bizitzera. Eskola, haurtzaindegia, eliza eta Mariaren Familiako Moja Frantziskotarren kongregazioko mojategia sortu zituen[1].
Krakovian hil zen 1895eko irailaren 17an eta lurperatu zuten irailaren 20an. Geroago Dzwiniaczara eraman zuten gorpua (1895eko urriaren 10ean). 1920an Varsoviara eraman zuten eta bertan, 1921eko apirilaren 14an, gaur egun gurtzen den San Joanes katedraleko kriptan lurperatu zuten[1].
2002ko abuztuaren 18an Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu bilakatu zuen[4], eta 2009ko urriaren 11an, Benedikto XVI.a aita santuak kanonizatu zuen[5]. San Sigismundo Felix Feliński eguna irailaren 17an ospatzen da[6].