Son of the Pink Panther (euskaraz Pantera Arrosaren Semea), 1993ko Blake Edwards estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. The Pink Panther saileko film bat da. Roberto Benigni, Herbert Lom, Debrah Farentino, Robert Davi, Shabana Azmi eta Claudia Cardinale aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Henry Mancinik konposatu zuen.
Frantzia, Yasmin Lugashko printzesa (Debrah Farentino) Nizako kostaldean bahitua izan da eta Charles Dreyfuss (Herbert Lom) komisariak kasuaren ardura jaso du. Ikerketa burutzeko komisariari laguntzaile bat bidali diote, bertakoa den Jacques Gambrelli (Roberto Benigni) gendarmea. Laister, Dreyfuss komisariak Gambrellik nahiko ezagunak zaizkion ezaugarri xelebre batzuk dituela jabetuko da.